Hizkuntzak
Etxez etxeko mailegu zerbitzua
Donostian bizi eta mugikortasun edo osasun arrazoiengatik Donostia Kulturako liburutegietara joan ezin duten pertsonentzat etxez etxeko mailegu sistema bat jarri dute martxan liburutegiek. Zerbitzua doan da.
Liburutegi Nagusiak, Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegiak eta Okendo Kultur Etxeko Liburutegiak eskaintzen dute etxez etxeko mailegu zerbitzua. Helduen Hitza 55 urtetik gorakoentzako irabazi asmorik gabeko erakundeko boluntarioek eramango dituzte dokumentuak erabiltzailearen etxera eta, ondoren, liburutegira ere haiek itzuliko dituzte.
Maileguaz baliatzeko beharrezkoa da Donostia Kultura txartela izatea (edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste erabiltzaile-txartela bat), eta zerbitzua erabili ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Zerbitzua erabiltzen hasi ahal izateko bete inprimakia:
Zerbitzua eskatu ostean, liburutegiak eskaera aztertuko du, eta haren oniritzia jaso ondoren, liburuak, filmak, CDak... eskatu ahal izango dira. Dokumentuak inprimaki hau beteta eskatu ahal izango dira:
Erabiltzaileak gehienez 17 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan aukeratutako liburutegitik: 5 liburu, 5 liburu umeentzako, 3 CD, 3 DVD, bideo-joko 1 eta 5 aldizkari (Liburutegi Nagusian izan ezik). Zerbitzuaren baldintzak ohiko maileguen berak dira: kontsultatu baldintzak.
Zerbitzuaren edota eskaeraren inguruko edozein zalantza baduzu, jarri harremanetan nahi duzun liburutegiarekin. Hona hemen kontaktuak:
- Etxez etxeko mailegu zerbitzua: [email protected]
- Udal Liburutegi Nagusia: [email protected] eta 943 48 14 88
- Ernest Lluch K.E. Liburutegia: [email protected] eta 943 48 18 67
- Okendo K.E. Liburutegia: [email protected] eta 943 29 78 94