Hizkuntzak
Nola egin dezaket...?
Galderen aurkibidea:
Erabili katalogoa
Katalogoak informazioa ematen dizu Donostiako udal liburutegietako eta Euskadiko Sare Publikoko beste liburutegietako funtsei buruz. Bilaketa muga dezakezu, interesatzen zaizun liburutegia “Sare osoan” zabalgarrian hautatuta.
Dokumentu bat bilatzeko, aski da hari dagokion hitza edo hitzak sartzea bilaketa libreko eremuan.
Bilaketa are gehiago zehazteko, egilea, izenburua, gaia, ISBN edota ISSN hauta ditzakezu “Eremu guztiak” izeneko bilatzaile zabalgarrian. Gainera, katalogoan sartutakoan, bilaketa aurreratua hautatu ahal izango duzu, eta zenbait gai edo parametroren arabera bilatu.
Katalogoak jakinarazten dizu dokumentu bakoitzaren egoera, mailegagarri dagoen ala ez, eta mailegatuta badago, baita noiz itzuliko duten ere.
Bazkide gisa sar zaitezke katalogoan. Zeure burua identifikatzeko, hauek sartu beharko dituzu:
- Irakurle zkia / posta elektronikoa: liburutegiko txartelaren zenbakia edo erregistratu zinenean erabili zenuen posta elektronikoaren helbidea.
- Pasahitza: Zure jaiotza urtea da. (Zeure burua identifikatu ondoren, pasahitza aldatu ahal izango duzu).
Erregistratutakoan, hauek egin ditzakezu:
- Sartzeko pasahitza aldatu.
- Ezizena aldatu iruzkin bat egiteko.
- Posta elektronikoaren helbidea aldatu edota posta elektronikoa aktibatu.
- Zure maileguen egoera zein den jakin, eta berritu.
- Mailegagai edo mailegatuta dauden izenburuen erreserba egin.
- Erosteko iradokizunak egin.
Egin mailegu presentziala
Mailegu zerbitzua erabiltzeko, Donostia Kulturako bazkide izan behar duzu, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitakoa. Mailegu zerbitzua doakoa da.
Hauek mailega ditzakezu:
- 5 dokumentu liburuak, partiturak eta aldizkariak badira (aldizkariak, kultur etxeetako liburutegietan bakarrik).
- 3 dokumentu CDak eta DVDak badira.
- Bideojoko bat.
Mailegu epea: 21 egun. Atzerapen egun eta dokumentu bakoitzeko, isun hau jarriko da: egun batez mailegu zerbitzua erabili ezina.
Automaileguko makinetan ere egin dezakezu mailegua. Zerbitzu horri esker, autonomia handiagoa izan dezakezu, liburutegiko erakusmahaian itxaron beharrik gabe:
- Dokumentuak mailegatu eta itzul ditzakezu.
- Jakin zenbat dokumentu dituzun mailegatuak.
- Jakin zein duzun dokumentuak itzultzeko azken eguna.
- Dokumentuen mailegua berritu.
- Une honetan, zerbitzua hemen duzu erabilgai: Liburutegi Nagusian, Haur Liburutegi Nagusian eta Aiete, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo liburutegietan.
Berritu mailegua
Mailegu epea 21 egunekoa da eta berritu dezakezu liburutegian, telefonoz edo Internetez, katalogoan bazkide gisa identifikatuta, baldin eta:
- Mailegua amaitu aurreko 5 egunetan eskatzen baduzu.
- Beste inork erreserbatu ez badu.
Erreserbatu liburu bat
Zeure liburutegian egin dezakezu, telefonoz edo Internetez (katalogoan bazkide gisa identifikatuta), baldin eta:
- Materiala mailegagarri badago.
- Ez baduzu dokumenturik epez kanpo itzuli gabe.
- Isunik ez baduzu.
Izenburua eskuragai badago, erreserba egiteko, beharrezkoa da:
- Katalogoan zeure burua identifikatzea.
- Erreserbatu nahi duzun izenburua aurkitu eta bertan sartzea.
- “Aleak” erlaizera joatea.
- “Mailegatzea eskatu” botoia sakatzea.
- Interesatzen zaizun alea markatzea.
- “Onartu” botoia sakatzea.
Izenburua mailegatuta badago, erreserba egiteko, beharrezkoa da:
- Katalogoan zeure burua identifikatzea.
- Erreserbatu nahi duzun izenburua aurkitu eta bertan sartzea.
- “Aleak” erlaizera joatea.
- “Onartu” botoia sakatzea.
- Interesatzen zaizun alea markatzea.
- “Onartu” botoia sakatzea.
Liburutegiak jakinaraziko dizu noiz itzultzen duten dokumentua, bila joan zaitezen.
Irakurri liburu elektronikoak
eLiburutegiak euskarazko, gaztelaniazko eta beste hizkuntza batzuetako ebooken katalogo zabala du. Gainera, zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko eta aldizkariak irakurtzeko aukera ematen du.
eLiburutegia erabiltzeko, Donostia Kulturako bazkide izan behar duzu, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitakoa.
Zeure burua identifikatzeko, “Nire eLiburutegia”ra sartu behar duzu (eLiburutegiako goialdean, eskuinean) eta datu hauek sartu:
- Erabiltzailea: zure liburutegiko txartelaren zenbakia.
- Pasahitza: zure jaiotza urtea da. Pasahitz hori aldatu egin dezakezu, katalogoan zeure burua identifikatuta.
Mailegatutako ebook-a 6 ordenagailutan eta beste 6 gailutan izango da irisgarri (aldi berean).
Gehienez ere 4 liburu izan ditzakezu mailegatuta aldi berean.
Maileguaren iraupena 21 egunekoa da (e-mail bat jasoko duzu hori gogorarazten mailegualdia amaitu baino 5 egun lehenago).
Adoberen ID bat izan behar duzu, zurekin lotutako kontu jakin bati lotua. Baldin eta zailtasunik baduzu Adoberen IDa zure gailuan instalatzeko, jo liburutegira.
Bi era daude irakurtzeko:
- Deskargatuta: Liburua zure gailura deskarga dezakezu (ordenagailu pertsonala, eramangarria, tableta, smartphonea edo ebook-a). Deskargatu ondoren, ez dago Internetera konektatu beharrik liburua irakurtzeko.
- Streming: Plataformari esker, liburua online irakur dezakezu, deskargarik egin gabe. Irakurtzeko unean, Internetera konektatuta egon behar duzu.
Betebehar teknikoak:
Aldizkari digitalen mailegua eta liburu elektronikoen mailegua zein bere aldetik doaz.
Ez dago mugarik aldizkariak mailegatzeko, eta mailegua egin ondoren nahi adina aldiz ikus daitezke.
Ikusi filmak eliburutegian
eLiburutegiak zinea eta ikus-entzunezkoak ikusteko aukera ematen du. Astean bi ikus-entzunezko har ditzakezu maileguan, eta hartu ondoren, 72 ordu dituzu tarte horretan nahi adina aldiz ikusteko. Batzuetan, banatzailearen arabera, epe hori 48 ordukoa izaten da.
Kontsultatu ohiko beste galdera batzuk
Liburutegian galdetuta edo katalogoan bazkide gisa erregistratu eta “Nire liburutegia”n sartuta.
Liburutegian galdetuta edo katalogoan bazkide gisa erregistratu eta “Nire liburutegia”n sartuta.
Mailegatu zenuen liburutegian itzuli behar duzu. Liburutegi Nagusian, onartuko dira Urgulleko Liburutegiko aleak ere, hau itxi eta gero.
Izenburu berriak iradoki ditzakezu (liburuak, CDak, DVDak, eta abar), liburutegiko funtsetan ez badaude eta interesatzen bazaizkizu. Hori liburutegian egin dezakezu, baita katalogoan bazkide gisa identifikatuz ere (sartu “Nire liburutegia”n edo “Desideratak” eremuan, sakatu “Gehitu” eta bete formularioa) edo o formularioa beteta..
Liburutegi jakin baterako erostea nahi baduzu, adieraz ezazu formularioko “oharrak” eremuan.
Eskaria ebaluatu eta gero, erosketa bideratuko da, eta ahalik lasterren erantzungo zaizu. Aurrerago, jakinarazi zaizu material hori noiz dagoen erabilgarri.
Zerbitzu berezia da, elkarte, ikastegi eta abarrentzakoa, eta bidea ematen du 25 liburu eta beste material batzuk 30 egunetan erabilgarri izateko.
Zerbitzu hori erabiltzeko, mailegu kolektiborako txartela eduki beharra dago. Eskaria kasuan kasuko elkarte edo ikastegiak zigilatuta eta sinatuta aurkeztu behar da Sareko edozein liburutegitan.
Eskatzeko, eskaria bete eta edozein liburutegitan aurkeztu behar da.
Edozein helduk eska ditzake liburuak beste liburutegi batean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela badu.
Instantzia bat bete behar duzu liburutegian, zure datuak ipiniz.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegietako 3 liburu eska ditzakezu gehienez, baldin eta:
- Donostiako udal liburutegietan ez badaude, ez mailegagai, ez mailegatuta.
- Ez badira argitaratu azken bi urteetan, hau da, kasuan kasuko urtean edota aurrekoan, eta fikzio-lanak badira, hots, eleberriak eta abar.
- Ez badira argitaratu azken urtean, eta beste gai eremuetako lanak badira.
- Ez badira bidaia-gidak, oposizioetako gaitegiak edo hizkuntzak ikasteko dokumentuak.
- Ez badira oso eskatuak.
Mailegu epea 21 egunekoa da, eta beste hainbeste luza daiteke beste inork erreserbatu ez badu.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Saretik (EIPS) kanpoko liburutegietako dokumentuetara iristeko zerbitzua Liburutegi Nagusian eta Haur Liburuaren Dokumentazio Zentroan ematen da, eta, liburutegietako txartela baduzu, modua izango duzu EIPSko bilduman ez baina beste liburutegi batzuetan badauden materialak aldi baterako eskuratzeko.
Eska ditzakezu:
- Jatorrizko dokumentuak: baldin eta ez badira dokumentu argitaratu berriak edo erraz erosteko modukoak. Materialok ez dira mailegatzen etxera eramateko, liburutegian kontsultatu behar dira nahitaez. Jasotako mailegu bakoitzeko, mailegutan uzten duen liburutegi edo erakundeak ordainketaren bat eskatuko balu, zeuk ordaindu beharko duzu.
- Dokumentuen erreprodukzioak: dokumentuen erreprodukzioak eskatzen badituzu, erreproduzitzearen gastua ordaindu beharko duzu, eta jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeria errespetatu. DLSa ez da erabiltzaileek jasotako erreprodukzioez egiten duten erabileraren erantzule.
Eskaera egiteko, idatziz jarri beharko dituzu zure datuak eta eskatzen duzun obrarenak, liburutegian den liburutegi arteko mailegua eskatzeko formularioan.
Obrak jatorrizko liburutegira itzultzeari dagokion tasa ordaindu beharko duzu.
Informazio orokorra
Udal liburutegien sarea 18 liburutegik osatzen dute..
Hemen ikus ditzakezu liburutegien ordutegiak.
Ez, kanpoko liburutegiekiko mailegu zerbitzuak eta dokumentuen kopiak izan ezik.
Bai, eta baita Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietarako ere.
Aretoan kontsultatu eta irakurtzeko, ez; mailegu eta ordenagailuen zerbitzurako, bai.
6 urtetik aurrerakoak, bai. 6 urtez azpikoek heldu batekin egon beharko dute.
Bai noski, liburutegi guztietan dira jendearentzako arretarako langileak.
Obra digitalizatuta badago, Interneten kontsultatu dezakezu zuzenean, Donostiatekan sartuta Digitalizatuta ez badago, Liburutegi Nagusian edo alea dagoen liburutegian (Haur Liburutegi Nagusian edo San Telmo Museoko Liburutegian) aurrez eskatuta kontsulta dezakezu.
Kultur etxeetako liburutegietako helduen sail guztietan eta Liburutegi Nagusian.
Liburutegi guztietan duzu horretarako inprimakia, eta webgunean ere aurkez dezakezu..
Jar zaitez harremanetan liburutegiarekin, eta esango dizute zer egin.
Liburutegiari dohaintza egiteko baldintzak betetzen badituzu, inprimaki bat bete eta sinatu beharko duzu, eta bertan adierazi liburuak zureak direla eta baimena ematen diozula liburutegiari egoki deritzon moduan erabiltzeko, irabazi asmorik gabe betiere.
Liburutegietan dagoen Bookcrossing zerbitzua erabil dezakezu.
Beste aukera batzuk:
- REMAR
- Emausko Trapuketariak
- Re-read Donostia – lowcoast liburudenda
- Liburuak online eman
Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua.
- 943 48 11 56
- 943 48 14 88
- Konstituzio Plaza, 1, 2. eta 3.a – 20003 Donostia
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.