Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Donostia Kulturako haur eta gazteentzako liburutegiek aukera ugari dituzte adin-tarte bakoitzarentzat, eta prestatuta daude irakurketaren, hezkuntzaren eta aisialdiaren inguruko beharrei erantzuteko, zenbait zerbitzu eta gune direla medio.

Ernest Lluch Liburutegia, Haurtxoteka atala.
Ernest Lluch Liburutegia, Haurtxoteka atala.

Urtean zehar, hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola ipuin kontaketa, irakurketa klubak, erakusketak eta abar, eta jai bereziak ospatzen dira, hala nola, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 2an), Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23an) eta Liburutegien Eguna (urriaren 24an).

Nabarmentzekoa da literatur eskaintza, album irudidunen bildumak eta irakurle hasi berrientzako liburuak hartzen baititu, bai eta irakurtzeko gaitasuna dutenentzakoak eta gazteentzakoak ere.

Euskarazko eta gaztelaniazko liburuez gainera, badira ingeles, frantses eta beste hizkuntza batzuetakoak ere, hizkuntza ikaskuntzara eta beste herrialde batzuetatik datozen familiak hartzera begira. Hori guztia, Irakurketa Errazeko bildumak ahaztu gabe, irakurketa gizatalde guztiei errazteari begira.

Maileguaz gainera, liburutegietan bakarka edota irakurketa partekatuz irakur daiteke (jolas-liburuak, bitxikerien liburuak, aldizkariak…), eskolako lanak egiteko guneak daude, ordenagailuak jolaserako edo ikasteko, eta filmak ikusteko aukera. Mailegurako eta ordenagailuen zerbitzurako, liburutegiko txartela eduki beharra dago. 14 urtetik beherakoek, bazkide egin nahi izanez gero, arduradun edo tutoreren batek sinatutako inprimakia ekarri beharko dute.

Intxaurrondoko liburutegiko haurtxoteka

Intxaurrondoko liburutegiko haurtxoteka.

Okendoko liburutegiko haurtxoteka

Okendoko liburutegiko haurtxoteka.

Haurtxoteka

Zerbitzu hau 0 eta 5 urte arteko haurrentzat da, eta haurrok beti etorri eta egon behar dute senide edo arduradun batekin.

Gauza jakina da liburuekiko harreman goiztiarrek jakin-mina eta irakurtzeko zaletasuna dakartela. Horregatik, gurasoek alde horretatik duten eginkizuna oso da garrantzitsua. Gomendioa da familiek aktiboki parte har dezatela ipuinak irakurriz eta ilustrazioak erakutsiz txikienei.

Oso da garrantzitsua irakurraldiak atseginak izatea, eta garrantzitsua da, halaber, hori non egiten den.

Donostia Kulturako liburutegiek leku goxoak eskaintzen dituzte, mailega daitekeen funts dokumentala daukate, familientzako jarduerak antolatzen dituzte, eta liburutegiko profesionalek arreta eskaintzen dute behar izanez gero.

Nabarmentzekoa Liburu Baby Kluba jarduera, 0 eta 3 urte arteko haurrentzat, heldu batek lagunduta betiere. Liburuez gainera, jarduera horretan jolasak eta abestiak ere izaten dira. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da. Jarduera horren lagintxo bat ikus daiteke online Donostia Kulturako YouTube kanalean.

3 eta 5 urte arteko haurrentzat, Ipuinaren Ordua izeneko jarduera dago. Jarduera horren lagintxo bat ikus daiteke online Donostia Kulturako YouTube kanalean.

Gurasoentzako aholkuak

  • Giro egokia sortu, ahotsa apalduz. Azaldu liburutegia liburuak irakurtzen lasai egoteko leku bat dela.
  • Zuen denbora eskaini. Adin horietan, irakurketa elkarrekin egiten da beti. Jarri haurtxoa magalean, edo eseri zaitezte ondoan.
  • Ez luzatu liburutegiko denbora, ikusten baduzue haurrak irakurtzen nekatu direla eta aztoratzen hasi direla.

Egiako liburutegia, haurrak egile bati entzuten

Egiako liburutegia, haurrak egile bati entzuten.

Larrotxeneko Liburutegia, haurrentzako atala

Larrotxeneko Liburutegia, haurrentzako atala.

Haurrentzat

Donostia Kulturako liburutegi guztiek dituzte (6-11 urte arteko) haurrentzako guneak, haurrak gustura egon daitezen egokituak, eskolako lanak egiten, film bat ikusten, ordenagailuan jolasean edo irakurtzen. Bakoitzak nahi duen liburua, komikia edo aldizkaria aurkituko du, eskaintza handia baita, eta mailegutan hartzea ere izango du.

Denetan dago ordenagailuentzako alde bat, lanak egiteko, Interneten nabigatzeko edo jolasteko.

Ikus-entzunezkoen arloak ere badu lekua liburutegietan: filmak, musika, bideojolasak… Batzuetan, liburutegietan bertan erabil daitezke, eta beti dago aukera liburutegietako materialak mailegatzeko.

Liburutegiek jarduerak eta lantegiak antolatzen dituzte; nabarmentzeko bat, Zeu Irakurle, gu kontalari izenekoa. Jarduera hori 6 eta 10 urte arteko haurrentzat da, eta euskaraz irakurtzea sustatu nahi du, ingurune ludiko batean.

Gazteentzat

Sail honetan sartzen dira 12 urtetik gorakoak. Donostia Kulturako liburutegiek parte berezi bat dute beren funtsean, gazteentzakoa. Adin horietakoentzat, komiki bildumak, aldizkariak, ezagutza liburuak eta, jakina, ikus-entzunezkoak nabarmentzen dira.

Gazteek berentzako irakurketa eremuak dituzte liburutegian, bai eta ordenagailuak eta telebistak ere filmak ikusteko. Horren guztiaren xedea prestakuntza, informazioa eta aisialdia izatea da.

Liburutegiek jarduerak antolatzen dituzte, hala nola irakurketa-klubak, escape roomak edo bideoak.

Ernest Lluchen liburutegira bisita gidatua - Axular

Ernest Lluchen liburutegira bisita gidatua - Axular.

Ikastetxeentzat

Donostiak LIBURUKA proiektua eskaintzen die ikastetxeei. Honako programak nabarmenduko ditugu: