Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Sareko liburutegiek sarbide libreko guneak dituzte kontsultatzeko, irakurtzeko eta ikasteko.

Liburutegi guztiek dute hemeroteka zerbitzua, aldizkari eta egunkari sorta zabalarekin:

  • Tokiko eta eskualdeko egunkariak.
  • Prentsa eta argitalpen ofizialak Internet bidez.
  • Enplegu egunkariak.
  • Informazio orokorreko aldizkariak, haurrentzat zein helduentzat.
  • Gai jakin batzuetan espezializaturiko aldizkariak.

Liburutegi guztietan daude sailak hizkuntzak ikasteko, bidaia-gidenak, autolaguntzako liburuenak, sukaldaritzakoenak eta Donostia Bilduma izeneko sail berezi bat, hiriko hainbat alderdiri buruzkoa..

Gainera, Liburutegi Nagusiak parte hartzen du Pregunte zerbitzuan. Autonomia erkidegoetako eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren liburutegiek kudeatutako informazio zerbitzu bat da, noiznahi erabil daitekeena eta hiru eguneko epean erantzuten duena.

Gai guztiei buruzko galderak egin daitezke. Galderek zehatzak izan behar dute. Eskatzaileak posta elektronikoz jasoko du erantzuna

Egin zure kontsulta