Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Haur Liburuen Dokumentazio Gunea Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Sailak eskaintzen dituen zerbitzuetako bat da. Donostia Kulturako udal liburutegien sarean dago, eta bakarra da Euskal Herrian.

Helburua da jendearen eskura jartzea haur eta gazteentzako liburuei eta haur liburutegiei buruzko informaziorik zabalena, eta aholkuak ematea haiei buruz, gai horretan espezializaturiko gunea den aldetik. Arreta berezia eskaintzen dio euskarazko haur literaturari, eta bai gaur egungo eta bai antzinako argitalpenei buruzko kontsultei erantzuten die.

Batez ere liburuekin zerikusia duten profesionalei eta haur liburutegiei, irakasleei, ikasleei zuzenduta dago, bai eta ikertzaileei eta gaian interesaturiko edonori ere.

Zerbitzuak

  • Aretoko kontsulta eta irakurketa.
  • Mailegua partikularrei, erakundeei eta ikastetxeei.
  • Prestakuntza eta aholkularitza profesionalei eta jendeari oro har.
  • Eskola-liburutegiak kudeatzeko aholkularitza.
  • Gomendioak, irakurketa-gidak…
  • Dokumentuen erreprodukzioa (fotokopiak eta eskanerra).
  • Dokumentazio Gunerako Dokumentazio Gunerako material berria erosteko eskaerak.
  • Ikasle, irakasle, ikertzaile eta interesaturiko beste kolektiboentzako bisitak (aurrez eskaera eginda).
  • Wikipediarekin zerikusia duten ekinbideak: euskarazko haur eta gazteentzako literaturari buruzko wikiproiektua.

Haurren Dokumentazio Zentroa

Haurren Dokumentazio Zentroa.

IAsun Balzolaren ilustrazioa (Fondo Donación Asun Balzola)

Asun Balzolaren ilustrazioa (Fondo Donación Asun Balzola).

Bildumak eta aldizkari espezializatuak

Zer aurki daiteke?

  • Funts modernoa: haurrentzako liburuari eta liburutegiei buruzko monografia espezializatuak, aldizkari espezializatuak, zeinetarik gaikako hustuketa egiten baita, eta beste baliabide batzuk, hala nola irakurketa gidak, gomendioak eta artxibo dokumental bat monografietan argitaratu gabeko informazioa duten dosierrek osatua.
  • Erreserba funtsa: haurrentzako liburuak eta aldizkariak, XIX. mendetik gaur egun artekoak. Agortuta dauden euskarazko liburuen lehen edizioak. Gainera, badira argitalpenak beste hizkuntza batzuetan ere, bai eta hainbat hizkuntzatara itzulitako Mariasun Landa idazlearen liburuak ere, egileak berak dohaintzan emanak.
  • Asun Balzola (1942-2006) Dohaintza Funtsa: idazle eta ilustratzaile honen ilustrazio originalek osatua. Ilustrazio horietako batzuk digitalizatuta daude Donostiateka. Asun Balzola, ezaguna batez ere haur literaturan eginiko ilustrazioengatik beste hainbat alorretan ere ibili zen lanean: aldizkari azalak, publizitate kanpainak etab. Gainera, hainbat sari irabazi ditu esaterako Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, Euskadi Saria, Bratislavako Golden Apple Saria edota Andersen Sarietarako hautagaia ere izan zen. 
  • Concha Chaos (1937-2014) Dohaintza Funtsa, Haur Liburutegiko arduradun izan zenaren haur liburuen bilduma.

Berritasunak eta gomendatutako artikuluak

Haur Liburuaren Dokumentazio Guneak irizpide jakin batzuen arabera egiten ditu bere hautapenak, eta hilero artikulu jakin bat irakurtzea gomendatzen du, haur literaturako azken berritasunen zerrenda batekin batera.

Gunetik, hilero buletin bat bidaltzen da. Bertan Dokumentazio Gunearen berritasunak ezagutarazten dira, hilero artikuluak gomendatzen dira eta haur eta gazteentzako literaturaren inguruko albisteak plazaratzen dira. Buletina jaso nahi baduzu, bete inprimakia.

Buletina jasotzeko eskaera