Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Poesiak aniztasuna bultzatzen du, auzitan jartzen duelako nola erabiltzen ditugun hitzak eta nola hautematen dugun errealitatea

 

Adierazteko beste modu bat da poesia, modu sotila, eta irakurlea mezuaren esentzia aurkitzera behartuz lortzen du komunikatzea.

1999an, UNESCOk erabaki zuen martxoaren 21a Poesiaren Mundu Eguna izendatzea, zertarako eta poesia aniztasunaren adierazpen sortzaile bihurtzeko.

Poesia irakurtzea sustatzeaz ez ezik, poesia-sorkuntzaz ere arduratzen dira liburutegiak.

Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

Urtero, 2018tik hasita, Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak DK Poesia Lehiaketaren deialdia egiten dute, euskarazko poesia eta idazle gazteen lana bultzatzeko asmoz, eta 2026ko deialdia martxan da jada.

IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren irabazlea Itziar Agirre Sagaseta (Donamaria, 2001) da, Orain zuk honekin egin nahi obragatik. Eli Tolaretxipi, Itxaro Borda eta Aritz Gorrotxategik osatuko dute epaimahaiaren arabera, “lan koherentea eta orekatua da, baina arriskurako joera ere erakusten du zenbait irudi eta joskeretan. Paisaiak eta naturak pisu handia hartzen dute bilduman, protagonista eta ahots propio bihurtzeraino. Gogoetatik eta begirada pausatutik abiatzen da sentikortasun handiz, eta intimotasunaren eta ingurunearen arteko tentsioa azaleratzen du, denbora eta gorputza bezalako gaietan maisuki sakonduz”.” Agirrek 1.000 euro eta Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko ditu. Sari ekonomikoaz gain Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du. Irabazlea ekainean 18an Poesia eta Pentsamendua errezitaldian parte hartuko du.

Poesia Lehiaketako sarituak

Beste hitzorduak

Hona hemen poesiaren inguruan antolatzen diren hitzorduak:

  • Poesialdia: 2018tik antolatzen da, martxoan, Poesiaren Mundu Egunaren inguruan, hain zuzen ere.
  • Poesia eta pentsamendua: Ekainean izaten den beste funtsezko hitzordu bat. 2008tik antolatzen da.
  • Poesia orduak: jarduera honek XIX. mendearen hasieran du jatorria, Euskal Jaiak izenekoen programazio barruan. Iraileko lehen astean izaten da.