Web mapa
Hizkuntzak

Gaur, martxoak 21, Poesiaren Munduko Eguna dela aprobetxatuz, idazle gazteei zuzendutako I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren saria emango zaio Estibaliz Martinez de Cerio poeta gazteari Poesialdia barruan. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da, Konstituzio plazako Udal Liburutegi Nagusiko bigarren solairuan, Mandasko Dukearen aretoan.

Estibaliz Martinez Diaz de Cerio

Donostia Kultura eta Balea Zuria argitaletxearen artean antolatua, euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz sortua da lehiaketa. 18 poema bilduma aurkeztu dira, 9 emakumek eta 9 gizonek idatzitakoak.

Saritua Estibaliz Martinez Diaz de Cerio da, Iruñean jaioa 1991n. 2012an Iruñeko Udalak antolatutako egile berrientzako euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan aipamen berezia jaso zuen, 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako Euskarazko Narratiban 1. saria irabazi zuen eta 2015ean Petri Atarrabiakoa XXV. Literatur saria.

Poesia lehiaketa honen sari ekonomikoa 1000 eurokoa da. Gainera, Imanol Larrinagaren margolan bat oparituko zaio, Balea Zuria argitaletxeak poema bilduma plazaratuko du eta ekainean egingo den Poesia eta Pentsamendua errezitaldian parte hartzeko aukera izango du.