Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Liburutegiek gai jakin batzuetan espezializaturiko funtsak dituzte. Askok ingurunearekin dute zerikusia: auzo jakin bat berezi egiten duten tradizioari, interesei eta kulturari dagozkio; beste batzuk, dauden ekipamenduko historiari; eta beste batzuk, ekipamenduari izena ematen dionaren nortasunari.

Irakurketa kluba kanpoan.
Irakurketa kluba kanpoan.

Interesguneak

Bestalde, interesen arabera taldekatutako funtsak ere aurkituko dituzu, interesguneak, hau da, interes batek batzen dituen zenbait gairen multzoak.

Liburutegiek jarduerak antolatzen dituzte funts berezi horiei buruzko irakurketa eta eztabaida hedatzeko, sustatzeko eta bultzatzeko: egileekiko topaketak, liburu-aurkezpenak, irakurketa-klubak eta abar.

Surfa Okendo Kultur Etxeko liburutegian

Surfa da Gros auzoaren bereizgarrietako bat, eta hango liburutegiak ezin ezikusia egin horri. Liburu eta aldizkari espezializatuen bilduma bat eratu da, zenbait hizkuntzatan, surfzale ororen gozamenerako.

Korner Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegian

Anoetako estadioan dagoen liburutegia ezin kirolari (eta batez ere futbolari) arreta berezia eskaini gabe geratu, hiriko kirol ingurunean baitago: atletismo-pista, belodromoa, igerilekuak, errugbi-zelaia…

Surfa Okendo Kultur Etxeko Liburutegian

Surfa Okendo Kultur Etxeko Liburutegian.

Korner 2019 Fair Play (Argazkia: Reala)

Korner 2019 Fair Play (Argazkia: Reala).

Komikia Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegian

Komiki bildumak sare guztian dira, baina Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegiak erabiltzen du aurrekonturik handiena komikien bilduma eguneratu eta modernoa edukitzeko. Gainera, hilero, literatur solasaldi espezializatua egiten du komikiaren inguruan.

“Gurasoentzat”, aita-amentzako liburutegia

Haurrek lehentasuna dute liburutegi sarearentzat. Kontuan hartzen da gurasoak direla txikiak liburura hurbiltzen dituztenak. Aita edo ama izatea zaila da, haurrak ez dira jaiotzen argibideen eskuliburua dakartela, eta prestatuta egoteak asko laguntzen du. Liburutegiek badituzte liburu bildumak haurren bilakaera-garapenari, psikomotrizitateari, ametsei, beldurrei… buruzko informazioarekin.

Intxaurrondoko Liburutegia, Comics atala

Intxaurrondoko Liburutegia, Comics atala.

Ernest Lluch Liburutegia, irakurketa saioa

Ernest Lluch Liburutegia, irakurketa saioa.

Donostia Bilduma

Tokiko bilduma Donostiari buruzko liburuek osatzen dute, Donostian jaiotako egileak, hiriko argitaletxeak eta mapak eta abar mintzagai dituztenak.

Donostia Bilduma liburutegi guztietan dago, baina bildumarik osatuena Liburutegi Nagusikoa da, Alderdi Ederrekoa.

Irakurketa erraza

Irakurketa, ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzeko bidea ematen duen plazera izateaz gainera, ate bat da informaziora iristeko, eta, horrenbestez, baita eskubide bat eta beharrizan sozial bat ere.

Populazioaren % 30ak baino gehiagok ditu irakurtzeko zailtasunak, eta Irakurketa Erraza (IE) denei begira dago, baina batez ere aldi baterako irakurketa zailtasunak (immigrazioa, irakurtzen berandu hasitakoak, eskolatze-eskasiak…) dituztenei, edota zailtasun iraunkorrak (ikasteko nahasmenduak, dibertsitate funtzionala, zahartasuna…) dituztenei.

Donostiako liburutegi guztiek dute Irakurketa Errazeko liburuen bilduma bat, irakurketarako irispidea errazteko eta hobetzeko, eta horiei CD formatuko audioliburuak gehitu behar zaizkie.

Zinema

Liburutegietan, munduko kultura ugarien adierazgarri den zinema dago, bai eta eskola eta mugimendu zinematografiko aipagarriena ere: espresionismo alemana, neorrealismo italiarra, nouvelle vague frantsesa, new american cinema…

Bestalde, genero zinematografiko nagusi guztietako aleak izaten ere saiatzen gara: abenturak, akzioa, zientzia-fikzioa, gerrakoa, komediak, historikoak, beldurrezkoak, fantasiazkoak, musikalak, zinema beltza edo polizia zinema, westernak, bizidunak, dokumentalak, dramak…

Zinemaren historia eta arte gisa izan duen bilakaera errazago ulertzeko, zinemaren garai guztietako filmak daude, hasi zinema mututik eta gaur egungora arte.

Zinema funtsak ez ditu filmak bakarrik: badira beste material batzuk, hala nola liburuak eta aldizkariak, bai dibulgaziozkoak, alderdi sozialei, kartelei, historiari buruzkoak, eta bai alderdi teknikoei, gidoiei, soinu efektuei eta efektu bereziei, eszenografiari, argiztapenari, produkzioari eta zuzendaritzari edota zinema teknikei buruzkoak.

Aurkitu daiteke informazioa zinemak beste arlo batzuekin dituen loturez ere, hala nola filosofia, arkitektura, gastronomia, literatura eta abarrekin; eta gainera, musika-sailean, filmen soinu-bandak.

Intxaurrondoko liburutegia, egunkari eta aldizkarien atala

Intxaurrondoko liburutegia, egunkari eta aldizkarien atala.

Kioskoa

Aldizkari- eta egunkari-bildumak dira liburutegietako bitxietako bat.

Liburutegi guztiek dute askotariko eskaintza aldizkari eta egunkaritan, eta paperezko ohiko kiosko horri, orain, egunkari eta aldizkari batzuk liburutegiko ordenagailuetan irakurtzeko aukera erantsi zaio.

Azkenik, Donostiako sareko liburutegi espezializatuek aukera zabala eskaintzen dute zeinek bere espezializazioko gaiei buruz.

Hona hemen liburutegi espezializatuak:

  • San Telmo Museoko Liburutegia.
  • Udal Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia.
  • Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxeko Liburutegia.
  • Eskura, Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Etxeko Liburutegia.