Hizkuntzak
Liburuaren Eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an ospatu ohi da urtero mundu osoan, batez ere irakurketa sustatzeko, eta baita argitalpen-industria eta egile-eskubideen bidezko jabetza intelektualaren babesa ere.
1988tik ospatzen da, UNESCOk bultzatuta. Egun sinbolikoa da mundu osoko literaturarentzat; izan ere, 1616an, egun horretan hil ziren Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega (El Inca).
Liburutegiek, egun horretan eta are aste osoan, irakurketari eta hainbat jarduerarieskainitako jardunaldiak antolatzen dituzte, hala nola: haur-irakurraldiak, hitzaldiak, elkarrizketak, liburu-aurkezpenak…
Jarduera horietako asko Gipuzkoako Plazan egin ohi den Azokan izaten dira.