Hizkuntzak
Ohiko programak

Zeu irakurle, gu kontalari
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Ostegunetan, 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.
- Asteartetan, 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Zientzia-fikzioaz solasaldiak
Kultur etxeko liburutegiak zientzia-fikzioari buruzko solasaldiak egiten ditu.
Helburua: zientzia-fikziozko literaturarekiko interesa sustatzea.
- 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
- Juan Luis Díazek gidatutako saioak.
- Hileko lehen asteazkenetan, 19:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Literatur solasaldiak
Hilero irakurgaien zerrenda bat proposatzen da, literatur solasaldietan lantzeko.
- Helburua: literaturarekiko interesa sustatzea (nobela, saiakera, poesia...).
- Edu Zabalak gidatutako saioak, solasaldiak euskaraz.
- 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
- Hileko azken asteazkenetan,19:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
- Egia Euskaraz-ek antolatzen du.
Irakurketa kluba
Taldean irakurtzea du oinarri, eta pasarte interesgarrienak komentatzen dira.
- 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
- Astearteetan, 18:00etan.