Hizkuntzak
Ohiko programak
Zeu irakurle, gu kontalari
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Asteazkenetan, 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Ipuinaren ordua
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Asteazkenetan, 17:15 (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.
- Astelehenetan, 10:30ean (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Frantziako zinema
Frantziako filmak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin ikusi ahal izateko aukera.
- Zinemazaleei, Frantziako kultura ezagutu nahi dutenei eta frantsesa praktikatu nahi dutenei zuzendua.
- Hilean behin.
- Institut Françaisekin lankidetzan antolatzen da.
Alemaniako bideoforuma
Alemaniako filmak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin ikusi ahal izateko aukera.
- Zinema maite duten pertsonei, alemaniar kultura ezagutu nahi dutenei eta alemana praktikatu nahi dutenei zuzendua.
- Hilean behin.
- Goethe-Institut erakundearekin lankidetzan antolatzen da.
Jardunaldiak: mendia eta natura
Natura maite dutenei zuzendutako hitzaldi eta ikus-entzunezkoen zikloa.
- Hileroko jarduera.
- Club Vasco de Campingekin lankidetzan antolatzen da.
El Rincón literario (Literatur solasaldia)
Gaztelaniazko kontakizun laburrak lantzen dira
- Ana Merinok gidatutako saioak..
- Hileko azken asteazkenetan 12:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Irakurleen artean (Literatur solasaldia)
Euskarazko liburuak (jatorrizkoak edo itzulpenak) lantzen dira.
- Helburua: euskarazko literatur nobedadetara eta arrakastetara hurbiltzea.
- Ane Mayozk gidatutako saioak.
- Hileko bigarren asteazkenetan 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Osasunaren Astea
Gaurkotasuneko eta osasun-prebentzioko gaiei buruzko hitzaldi-ziklo bat da, osasunarekin lotutako kezkak dituen publiko zabalari zuzendua.
- Otsailaren amaieran egiten da.
- Osakidetzaren lankidetzan antolatzen da.