Hizkuntzak
Albisteak eta abisuak
-
2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa
Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) eskainiko ditu. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 7an 16:00etan hasiko da, eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 27ra. Webgunean eta kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
2026ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 22tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
-
2.000 ikusle inguru XXXV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 35. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, 2.000 lagun inguru bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz eta musikaz gozatzera maiatzaren 7tik 24ra.
-
XXXV. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 7tik 24ra
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2026ko maiatzaren 7tik 24ra. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
