Hizkuntzak
Urriaren 23tik 25era V. Iturritik Dantza Jaialdia Donostian
V. Iturritik Jaialdia urriaren 23a eta 25a bitartean egingo da Donostian. Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa eta sarrera salmenta irailaren 1ean hasiko da, goizeko 11:30ean.
Hiru egunetan zehar aretoko bost ikuskizun, kaleko bi ikuskizun eta hainbat dantza tailer proposatzen ditu jaialdiak. Aurten gainera mauka bereziak izango dira Victoria Eugeniako areto nagusiko sarrerak erosita beste bi pieza labur doan gozatzeko.
Programazioan Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak daude. Mugimendua ulertzeko modu ezberdinak proposatzen ditugu, tradiziotik eta sorkuntza garaikidetik. Euskal dantzarekin batera, hainbat diziplina ezagutuko ditugu: zirkua, zeinaren sustraiak herri-jolasak eta plaza-ikuskizunak diren; dantza urbanoak, gure hirietako benetako folklorea; tango akrobatikoa, zeinak Río de la Platako herri-kulturatik datorren adierazpen bat berrasmatzen baitu, eta pole dance, gaur egun arte-mintzaira berria duten antzinako praktika akrobatikoen oinordekoa. Proposamen horiek guztiek ideia bera dute: tradizioek eraldatzeko gai direlako diraute bizirik.
Urriak 23
Street Pole Dance (Meriko) + Otros Aires (Duo Laos konpainia). Victoria Eugenia Club, 19:30.
Urriak 24
Hiru, Kresala Dantza Taldea. Victoria Eugenia Antzokia, 19:30. Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Club, 21:00) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da.
Urriak 25
1926 – 2026. Ehun Urtez Dantzan, Arkaitz Añorgako Dantzariak. Victoria Eugenia Antzokia, 19:00. Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Club, 20:15) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da.
Esan bezala, sarrerak asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
