Hizkuntzak
Albisteak eta abisuak
-
Redondo, Mola, Shibli, Vila-Matas eta Caparrós Literaktum jaialdian
Azaroaren 11tik 24ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Letrak zeruertzean izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Dolores Redondo, Carmen Mola, Adania Shibli eta Martín Caparrós.
-
IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa urriaren 28tik azaroaren 12ra
IV. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).
-
Ikastaroak 2024-2025: matrikulazio epea luzatu da urriaren 6ra arte
Donostia Kulturako 2024-2025 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
Erbesteratzeen eta migrazioen inguruko hitzaldiak Okendon
Urriaren 22an abiatuko da Goldaturekin batera antolatutako Atzoko eta gaurko erbesteratze eta migrazioak hitzaldi zikloa. Hitzaldi guztiak Okendo Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan izango dira. Aurtengo hizlariak Aintzane Lasarte, Josu Chueca, Iñigo Mijangos, Amets Arzallus eta Itziar Gómez izango dira.
-
8. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 8. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.