Hizkuntzak
Haurtxokoa (5-11 urte)
5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako gune bat da, besteekin bizitzen ikasteko, esperientziak partekatzeko eta autonomia, adiskidetasuna edo talde lana bezalako balioak garatzeko.
Hezitzaile talde batek jarduerak dinamizatzen ditu eta balio eta helburu horiek bultzatzen saiatzen da. Aukera paregabea da askotariko jarduerez gozatzeko eta lagunak egiteko.
Larunbatetan, 17:00etatik 18:15era, Familiarekin Jolasean jarduera egiten da.
Arte eta gorputz adierazpeneko jolasak, jolas sinbolikoak, eraikuntza eta ikerketa jolasak, mahai-jokoak eta abar egiten dira.
Kontaktua
Ordutegia
- Asteartetik ostegunera: 17:00 - 19:20
Ostirala: 17:00 - 19:50
Larunbata: 17:00 – 19:20
Uztaila eta abuztua: itxita
Ordutegi berezia eskola opor garaian (Gabonak, Aste Santua, ekaineko azken astea).
Ikusi ordutegi guztiak