Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Okendo Kultur Etxeak artea auzora eta hirira hurbildu nahi du. Horretarako, pintura, argazkilaritza eta beste diziplina artistikoetako erakusketak eta ekitaldoak antolatzen ditu.

Erakusketa Okendoko kultur etxean.
Erakusketa Okendoko kultur etxean.

Bi areto ditu (bata eraikin berrian eta bestea eraikin zaharrean) eta horietan aldi baterako erakusketak izan ohi dira, gai eta diziplina artistiko desberdinetakoak, ekoizpen propiokoak edo beste erakunde batzuekin egindakoak.

Artista berriak eta kontsakratuak, nazionalak eta nazioartekoak programatzen dira.

Artearekin lotutako ikastaroak ere egiten dira, nabarmentzekoak: olio-pintura, akuarela, akrilikoa, pintura hastapena… Erromanikoko historia eta artea, Gotikoko historia eta artea, Errenazimentuko historia eta artea….

Programatzen diren erakusketekin zerikusia duten jarduera osagarriak ere antolatzen dira, hala nola, eskola-bisitak, mahai-inguruak, hitzaldiak, gida bibliografikoak eta abar.