Hizkuntzak
Albisteak eta abisuak
-
V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
V. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 27tik azaroaren 11ra egongo da zabalik.
-
Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte
Donostia Kulturako 2025-2026 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
"Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan" erakusketa Okendon
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon – Donostiako Bigarren Anime Topaketaren barruan, Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan erakusketa ireki da Okendo Kultur Etxean.
-
IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 9. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
Literaktum Topaketak: Mariana Enriquez irailaren 17an Okendon
Mariana Enriquez argentinar idazlea izango da 2025eko bigarren Literaktum Topaketan gonbidatu. Ekitaldia irailaren 17an izango da, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean. Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta Begoña del Teso kazetaria izango du solaskide.
