Hizkuntzak
Ohiko programak

Zeu irakurle, gu kontalari
-
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Asteartetan, Tomasenen 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Literatur solasaldiak
Kultur etxeko liburutegiak hilero irakurgaien zerrenda bat proposatzen du, literatur solasaldietan lantzeko.
- Helburua: Literaturarekiko interesa sustatzea (nobela, saiakera, poesia...).
- Ana Merinok gidatutako saioak.
- 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
- Hilean asteazken bat 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Naturaldia
Hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak, ibilaldiak, argazki rallyak eta abar egiten dira ziklo honetan.
- Hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak, ibilaldiak, argazki rallyak eta abar egiten dira ziklo honetan.
- Helburua: gure ingurunea ezagutzea eta balioestea hainbat ikuspuntutatik.
- Tokiko elkarteekin lankidetzan antolatzen da.
- Irakurketa-gida bat egiten da liburutegian.
- Maiatzean izan ohi da.
Bertso aroa
Ziklo honek programazio aberatsa eta askotarikoa eskaintzen du.
- elburua: bertsolaritza jendearengana hurbiltzea.
- Altzako bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea eta Bizarrain elkarteekin elkarlanean antolatzen da.