Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

KZgunea alfabetatze digitala lortzeko proiektu bat da, doako zentro publikoen sare batek osatua, eta herritarrak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) trebatzea eta horien erabilera bultzatzea du helburu.

 Casares Tomaseneko kultur etxeko KZgunea.
Casares Tomaseneko kultur etxeko KZgunea.

Teknologia berrien erabilera orokorra sustatzen du, eten digitala murrizteko, eta IKTek dakarten ezagutza korrontetik kanpo geratzeko arriskua duten kolektiboei arreta berezia eskaintzen die.

Informatikaren eta teknologia berrien arloko hainbat prestakuntza ikastaro eskaintzen ditu, baita hitzaldiak eta tailerrak, presentzialak zein urrunekoak, ere.

IT Txartelak, BakQ ziurtagiria edo Metaposta lortzeko aukera ere eskaintzen du KZguneak.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 (begiralerik gabe) / 16:00 - 20:00
  • Zubiak eta jaiegunak: itxita
  • Abuztua: itxita
  • Egutegi eta ordutegi berezia eskoletako opor garaietan (Gabonak, Aste Santua, uda)
  • Telefonoa: 943 02 36 31 (16:00 - 20:00)
Egutegia ikusi

Casares Tomasene kultur etxeko KZguneko ordenagailuen gunea.

Casares Tomasene kultur etxeko KZguneko ordenagailuen gunea.