Hizkuntzak
Ohiko programak
Zeu irakurle, gu kontalari
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta
- Astelehenetan 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-maiatza).etan (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Ipuinaren ordua
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Astelehenetan 17:15 (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.
- Asteazkenetan, 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Literatur solasaldiak
Kultur etxeko liburutegiak hilero irakurgaien zerrenda bat proposatzen du, euskarazko literatur solasaldietan lantzeko.
- Helburua: Literaturarekiko interesa sustatzea (nobela, saiakera, poesia...).
- Iratxe Retolazak gidatutako saioak.
- Lau solasaldi urtean.
- Plazara Goaz elkartearekin lankidetzan antolatzen da.
Komikiei buruzko literatur solasaldia
Kultur etxeko liburutegian hilero komikiei buruzko literatur solasaldiak antolatzen dira, eta hilabete batean tertulia euskaraz izaten da eta hurrengoan gaztelaniaz.
Helburua: komikiekiko interesa sustatzea eta publikoa genero horretara hurbiltzea.
- Euskarazko solasaldia Igor Leturiaren gidaritzapean egiten da, eta gaztelaniazkoa Juan Manuel Díaz de Guereñuren gidaritzapean.
- Hileko bigarren asteartean egiten da, 19:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Emakumearen astea
Hainbat jarduerabiltzen dituen programa, martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Eguna.
- Askotariko programazioa: hitzaldiak, bideo-foruma, antzerkia, erakusketak eta bestelako ekitaldiak.
- Auzoko emakumeen elkarteekin lankidetzan egiten da.
Ibiltariaren astea
Bidaiatzeko esperientziarekin lotutako jardunaldiak.
Protagonistek egindako bidaiei buruzkoak kontatzen dituzte hitzaldien, erakusketen, proiekzioen eta abarren bidez.
- Apirila eta maiatza bitartean egin ohi da.