Hizkuntzak
Albisteak
-
Ia 10.000 bisitari 'Amable Arias banbalinetan' erakusketan, San Telmo Museoan
Joan den igandean, uztailaren 2an, bukatu da Amable Arias Banbalinetan erakusketa eta harrera bikaina izan du: 9800dik gora bisita jaso ditu. Mikel Lertxundi Galiana komisario zuela, Donostiako Antzoki Zaharreko banbalinetako garai bateko giroa islatzen duen marrazki eta akuarela sorta San Telmo Museoko Laborategian egon da ikusgai. Hasierako asmoa luzatuta, lau hilabete eta erdi iraun du erakusketak.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 3an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
Iker Azurmendi Ilustrazio grafikoaren garrantzia "Clima ideal. Udako kartelak" erakusketan
Clima ideal. Udako kartelak erakusketak 1880ko eta 1960ko hamarkaden artean sortutako 300 bat kartel, eskuorri eta egitarauen aukeraketa bat aurkezten du. Urte horietan ilustrazio grafikoak Donostia eta, hedaduraz, Gipuzkoa helmuga turistiko gisa iragartzeko hartu zuen protagonismoa erakusten du. Mikel Lertxundi Galianak egin ditu komisario lanak eta San Telmo Museoan bisitatu ahal izango da uztailaren 1etik urriaren 15era.
-
"Mezu sekretuaren bila": Aieteko lorategia deskubritzeko jolasa
Iaz Altzan egindako jokuak izandako arrakastaren ondoren, Mezu sekretuaren bila erronka Aieten jarri da abian.
-
Fresk-Uda Intxaurrondora itzuliko da
Fresk – Uda egitasmoak aurtengoan ere tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean luzatuko da, goizeko 11:30etatik 13:00etara, astearte eta ostegunetan (abuztuaren 12tik 19ra izan ezik, Aste Nagusia delako). 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
-
Bizikletak erakusketa aurkeztu dugu Amador Tolosa bildumagilearen piezekin
Aurtengo Tourraren Irteera Handia Euskal Herrian egingo dela-eta, Bizikletak. 150 urte erakusketak Amador Tolosa gipuzkoar bildumagilearen 80 bizikletako aukeraketa bat ekarri du San Telmora. Erakusketa museoko elizan egongo da ikusgai ekainaren 27tik abuztuaren 6ra, museoko sarrera orokorrarekin.
-
Irakurlee 2023 eskuragarri dago jadanik paperean eta digitalean
Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak.
-
«Igeldoko historia eta istorioak» liburua aurkeztu da
Jabier Iraola Gabilondok idatzitako eta bere lan taldeak atondutako Igeldoko historia eta istorioak liburua aurkeztu da gaur eguerdian, ekainak 20. Beste aurkezpen bat egingo da Igeldoko plazan ekainaren 25ean, 11:30ean.
-
2023ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne. Erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (irailak 4-6).
-
Argazkia: Javier Hernández "Sorolla Donostian" erakusketak museora dakartza artistak hirian sortutako obrak
Gaur Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketa aurkeztu dugu San Telmo Museoan. Museoko Kapitulu Gelan bisita daiteke, ekainaren 17tik urriaren 15era bitartean. Museo Sorollak, Museo Sorolla Fundazioak eta San Telmo Museoak lankidetzan antolatuta, Acacia Sánchez Domínguezek komisariatu du erakusketa, eta artistaren heriotzaren mendeurrenaren oroimen ekitaldien parte da.
-
Zinegoak 2023 Antzoki Zaharrean
Ekainaren 21 eta 22an, Zinegoak 2023 jaialdiak hitzordua izango du Antzoki Zaharrean. Emanaldiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Bilbon ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo den Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film luze bat (Casa Susanna) eta film labur sorta bat proiektatuko dira.
-
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
-
2023ko Aste Nagusiko kartela eta Sagueseko kontzertuak aurkeztu dira
Gaur goizean, Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Jai Jardueretako zinegotziak Aste Nagusia iragarriko duen kartela eta abuztuaren 12tik 19ra Tomás Alba plazan (Sagueseko zabalgunea) egingo diren kontzertuak aurkeztu dituzte Kursaaleko terrazan.
Kartela, "De todo para todos" - "Denetik denontzat" - izenekoa, Burgosko Diego Gil Hernando artistaren lana da.
-
2023ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 11tik 21era bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
-
Donostiako Beldurrezko Asteak eta TerrorMolinsek sorginei eskainiko diete beren 2023ko edizioa
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak eta TerrorMolins – Molins de Reiko Beldurrezko Zinema Jaialdiak indarrak batu dituzte aurten, sorginen munduan oinarrituta baterako jarduerak aurkezteko. Hala, sorginak izango dira protagonista bi zinemaldien 2023 edizioetan, urriaren eta azaroaren artean. Sorginak-Bruixes da leitmotiva. 24 emakume ilustratzaileren erakusketa bat eta Elisa McCausland eta Diego Salgado autoreen liburu bat daude leitmotiv partekatuan.