Hizkuntzak
Albisteak
-
2025eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra bitartean. 2024-2025 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
-
"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ekitaldia" erakusketa zabalik
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ediziorako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa.
-
"Kaliforniar ametsa" erakusketa zabalik Aiete Kultur Etxean
Donostia Kulturak eta Giza Eskubideen Zinemaldiak, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Montehermoso Kulturunearen laguntzarekin, Darcy Padilla argazkilariaren Kaliforniar ametsa erakusketa aurkeztuko dute. Erakusketa apirilaren 3tik ekainaren 8ra egongo da zabalik Aiete Kultur Etxean.
-
2025eko Dantza Hilabetearen jarduerak prest
XVII. Dantza Kalean eta XXVII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVIII Galarekin itxiko da.
-
Feminismoa eta Franco, apirileko Erronkak sailean, museoan
Gaurtik hasita, aktualitate betean dauden gaien inguruko hitzaldiak izango ditugu apirilean San Telmo Museoaren Erronkak programaren barruan.
-
Literaktum Topaketak: Jonathan Coe apirilaren 9an Okendon
Jonathan Coe britainiar idazlea izango da 2025eko lehen Literaktum Topaketen protagonista. Ekitaldia apirilaren 9an izango da Okendo Kultur Etxean, 19:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Slawka Grabowska arituko da Coerekin solasean.
-
"Mauthausenetik haratago" erakusketa Okendo Kultur Etxean
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Mauthausenetik haratago. Francesc Boix argazkilaria erakusketa irekita egongo da martxoaren 27tik maiatzaren 31ra Okendo Kultur Etxean.
-
Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da
Bidasoako mugako migratzaileen egoera, AEBko eskubide zibilenaldeko borroka eta Argentinako mobilizazio sozialak, pertsona gorren eta riderren eskubideak eta Mexiko DFko garbitzaileei zuzendutako begirada izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.
-
Natalia Suárez, "Artea abian" programan parte hartuko duen hurrengo artista
Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Vitoria-Gasteiz, 1994) da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen artista, aurrekoetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik, Mikel Otxotekok eta Xare Álvarezek parte hartu ondoren. Bere lanekin osatutako erakusketa 2025eko abenduan jarriko dugu ikusgai museoko Laborategia aretoan.
-
Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Datorren ostegunean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurtengo mezua Grezian jaiotako Teódoros Terzópoulos idazle, zuzendari eta Antzerki Olinpiadaren Nazioarteko Komiteko Presidenteak idatzi du (euskarazko itzulpena: Ion Gil Fuentetaja). Egun horretako ospakizunen barne, XXV. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
60 Jazzaldiak 6 kontzertu izango ditu Chillida Lekun
Donostiako Jazzaldiak, 60. edizioa ospatzeko, eutsi eta indartu egingo du bere programazioa Chillida Leku museoan.
-
Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Sara Uribe-Etxeberria (Zumaia, 2005) da, Kuntzak eta kerak obragatik.
-
XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu
2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena.
-
“Interview: Urez eta hondarrez”-en estreinaldia Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Interview: Urez eta hondarrez ikuskizunaren estreinaldia aurkezten du, Tentazioa konpainiarena. Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritua. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian (Klub Aretoan).
-
"Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloa udaberrian
Elhuyarek eta Donostia Kulturak Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa jarriko dute berriro ere martxan udaberrian Ernest Lluch Kultur Etxean. Saio guztiak euskaraz izango dira, 19:00etan. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik, hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da: Elisa Sainz de Murieta geologoa, Miren Basaras mikrobiologoa eta Mirene Begiristain ekonomilaria.