Hizkuntzak
Albisteak
-
Aztarnak eta Ereinduz lehiaketak abian +55 programaren barruan
+ 55 udal zerbitzuak bi kultur lehiaketa jarri berri ditu abian, Aztarnak eta Ereinduz.
-
Eurekak eta Furiusek irabazi dituzte 2025eko Inauterietako Sari Nagusiak
Zazpigarren urtez jarraian, Eureka konpartsak -¡Viva Canarias! gaiarekin- 2025eko Inauterietako Sari Nagusia irabazi du. Umorearen Sari Nagusia ere errepikatu da irabazle - kasu honetan hirugarren urtez jarraian - eta Furius konpartsak eraman du ¡A todo centrifugado! gaiarekin. Sariak, atzo gauean, martxoaren 7an, Urnietako Oianume jatetxean egindako afarian banatu ziren.
-
Donostiako 60. Jazzaldiak Keler Guneko programazioa aurkeztu du
8 kontzertu dohainik: Jamie Cullum, The War and Treaty, Anari, EXTC, Judith Hill, Crystal Murray, Bulego eta Sidonie
-
2025eko Inauterietako Urrezko Sardina Super Amarari eman diote
Atzo arratsaldean, martxoaren 5eko batzar nagusian bilduta, 2025eko Donostiako Inauterietako Konpartsek erabaki zuten Urrezko Sardinaren saria ematea Super Amarari, urtez urte Inauterien Konpartsei eta Donostiako Inauteriari eskeinitako laguntzagatik.
-
dFERIAk arte eszenikoen merkatua suspertzeko jarduerak antolatu ditu
Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako hamar jarduera inguru antolatu ditu Feriak, programatzaileei, konpainiei, kultur eragileei eta banatzaileei zuzenduak.
-
Inauterietako jantzien diseinuen VI. Saria Fama eta Intxaur-Txiki konpartsentzat
Atzo gauean, Ilunben 2025eko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen VI. Saria eman zen. Fama konpartsa, "Soñando con caballos" izeneko gaiarekin eta Intxaur - Txiki konpartsa - "El show de Bob Mackie", ex aequo, irabazleak suertatu ziren aurtengo edizioan; haien atzetik eta bigarren posizioan Eureka konpartsa, "¡Viva Canarias!"; bukatzeko, Alegría de Alza "Pinceladas de Alegría" gaiarekin hirugarren postuan geratu zen.
-
"Zinema eta Memoria" zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.
-
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gai eta istorio bilduko ditu, esaterako: AEBetako eskubide zibilen aldeko borroka, Harry Belafonteren figuraren bitartez; Souleymane migratzaile ginearraren bizitza frenetikoa, Parisko kaleak zeharkatzen janari banatzaile gisa bizimodua ateratzen duena, edo Mexiko Hirian espazio publikoak egunero garbitzen diharduten emakumeen istorioa.
-
“Faisaien Irla” filmak inauguratuko du Giza Eskubideen 22. Zinemaldia
Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) (2025) euskal ekoizpenak inauguratuko du apirilaren 4an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta.
-
Inauteriak 2025. Illunbera joateko autobusa
Lur jausi baten ondorioz, Begiristain Doktorearen pasealekutik Illunbera arteko oinezkoentzako bidea itxita dago. Oinez, Anoetako eskaileretatik eta Illunbeko pasarelatik iritsiko da hara.
-
"Zorretan" lanak irabazi du XXV. Donostia Antzerki Saria
Hika Teatroak sortutako Zorretan antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXV. Donostia Antzerki Saria.
-
Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa deitu dute
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin, etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko. Galbahek sei hilabeteko iraupena izango du eta ekaina eta azaroa bitartean garatuko da.
-
Udaberriko programazioa otsailaren 25etik aurrera salgai
Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.
-
2025eko Inauterietako programazioa aurkeztu da
Otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko den 2025eko Inauterietako programazioaren aurkezpena gaur goizean izan da udaletxeko Prentsa Aretoan.
-
"Memoriaren basoak" erakusketa bihartik aurrera, San Telmo Museoan
San Telmo Museoak Memoriaren basoak erakusketa aurkeztu du gaur. Mabel Tapiak eta Mira Bernabeuk komisariatua, erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai 2025eko otsailaren 22tik maiatzaren 11ra.