Hizkuntzak
Albisteak
-
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 18a izango da.
-
Irakurlee 2026 eskuragarri paperean eta digitalean
Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Iaz argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz.
-
Sagueseko kontzertuak 2026ko Aste Nagusian
Gaur goizean, Ana López Loyartek Jai Jardueretako zinegotziak 2026ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela eta abuztuaren 8tik 15era Tomás Alba plazan (Sagueseko zabalgunea) egingo diren kontzertuak aurkeztu ditu. Kartela, Donostiako ilustratzailea den Paula Estévezen lana da.
-
Itziar Agirreren 'Honekin egin nahi duzuna' poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 12, Donostia Kultura IX. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Itziar Agirre Sagasetaren Honekin egin nahi duzuna kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
Sandra Hermosa Morgadoren 'HALO' proiektuak irabazi du HAU lehiaketa
Tradizioa eta garaikidetasuna ongien uztartzeagatik Sandra Hermosa Morgado saritu dute HAU. Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren bederatzigarren edizioan. Kriseilua izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako 8 proiektuak; tartean, irabazlea.
-
San Telmok 'Baltzune' eta 'P-0003687' aurkeztu ditu Museo bikoitza programako edizio berrian
San Telmo Museoak Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak aurkezten ditu, 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango direnak Museo Bikoitza programaren barruan.
-
Esther Ferrer, Nabarmendutako obra berria San Telmo Museoan
Poema de números primos #40 obra 2026ko ekainaren 5etik azaroaren 1era egongo da ikusgai arte historikoaren aretoan. Esther Ferrer artista donostiarrak 2025ean mihise gainean hariz eta errotulagailuz egindako lan hau museoak eskuratu duen azken obretako bat da.
-
Ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak Hondaleak
Ekainarekin batera hasiko da udako denboraldia Hondalean: ekainaren 1etik irailaren 30era arte, egunero izango da aukera Cristina Iglesiasen instalazio artistikoa bisitatzeko. 11:00etatik 18:30era sartu ahal izango da bertan, ordu erditik behin, eta ez da aurrez erreserbarik egin beharko.
-
2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostiralean, maiatzak 29, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 27 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
-
2.000 ikusle inguru XXXV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 35. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, 2.000 lagun inguru bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz eta musikaz gozatzera maiatzaren 7tik 24ra.
-
Maiatzan izango da aurten IREKIAK Gallery Weekend ekimena
IREKIAK Gallery Weekend Donostia ekimenaren seigarren edizioa egingo da aurten maiatzaren 29tik 31ra; lehenengo aldiz, irailean izan ohi diren datak aldatu egingo dira. Egun horietan, Donostiako hainbat espazio artistikotan egingo diren erakusketa eta jarduerek programazio anitz eta erakargarria eskainiko dute.
-
Goya eta Motherwell elkarrizketan, San Telmoren erakusketa berrian
San Telmo Museoak Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat aurkeztu du, museoaren azken eskurapenetako batetik abiatzen dena, Francisco de Goyaren Gerrako hondamenak seriea. Erakusketak Aragoiko maisuaren lanaren eta gaur egungo sentsibilitate artistikoaren arteko elkarrizketa sakona proposatzen du. María Bolaños da bere komisarioa, eta maiatzaren 16tik irailaren 27ra bisitatu ahal izango da.
-
Ospatu Museoen Eguna San Telmon
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatu nahi ditu bisitariak.
-
14.833 parte-hartzaile Giza Eskubideen 23. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.
