Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du Peio Aguirrek komisariatua, 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea izenburuarekin. Honekin, museoko arte aretoen berrikuntza amaitzen da.

100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea

Orain aurkezten den erakusketan, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du, sorkuntza garaikideari lekua egiteko eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artisten lanak ere bere aretoetan sartzeko.

Peio Aguirrek komisariatu duen erakusketa hau museoaren espazio honetarako planteamendu berri baten hasiera ere bada. 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea da 2 urterik behin aurkeztuko diren eta komisario ezberdinak izango dituzten erakusketa sorta baten lehena, euskal artearen eta gure inguruneko sorkuntza garaikidearen ikuspegi ahalik eta osoena emateko, betiere San Telmo Museoaren bilduma eta Gordailuan zaindutako ondarea oinarri hartuta.

San Telmoko arte aretoen birmoldaketa 2023an hasi zen, arte historikoko aretoarekin. Areto horretan euskal artearen hastapenetako lanak txertatu ziren, eta orain erakusketa berri honekin amaitzen da, joan den mendeko 20ko hamarkadatik gaur egunera arteko aldia hartzen duena, sorkuntza garaikideari leku eginez eta bisitariari euskal artearen azken 100 urteen sintesi bat eskainiaz.

100 urte. Modernoa eta / edo garaikidea espazialki birmoldatu den areto batean aurkezten da, eta museoko beste esparru batzuetara ere zabaltzen da: sarrerako hallean, dorrean, industrializazioaren aretoan eta koroan.

Bisita gidatuak

Komisarioaren bisitak, Peio Aguirre:

  • Apirilak 18, 18:00 (cas) + Maiatzak 2 , 18:00 (eus)
  • Dohainik, web bidezko erreserbarekin (bisita baino 15 egun lehenagotik aurrera).

 

Bisita gidatu programatuak: