Hizkuntzak
Albisteak
-
XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabalik
Gaur, abenduak 12, eta abenduaren 19a bitartean, XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.
-
Bost kontzertu eta irudi berria dakartza Gure Ahotsak 2026k
Egitarau mamitsua apailatu du 2026an izango den Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak; 5 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako oholtzetan eta, berrikuntza gisa, musikariekin topaketak izango dira aurtengoan kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, Clara Peya eta La Tremenditarekin.
-
61 Jazzaldirako abonamendu zozketa
61 Jazzaldirako sari bat zozkatuko dugu, Trinitate Plazan bi abonamendu irabazle batentzat (2026ko uztailak 22-26).
-
Natalia Suárez Ortiz de Zárateren "Eszena iluna. Bera esna" erakusketa aurkeztu dugu
Seigarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2025ean eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate da aurten parte hartzen duen artista. Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako erakusketa programa honek sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Natalia Suárez Ortiz de Zárateren lana ikusteko aukera izango dugu aurten Eszena iluna. Bera esna titulua duen erakusketan.
-
Argitaratua 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu', Nosferatu Bildumako liburu berria
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Dena egiteke dago, zinema tirokatu liburu kolektiboa aurkeztuko dute, Iratxe Fresnedak koordinatua, Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia.
-
Billy Wilder protagonista Nosferatu 2026 zikloan
Datorren urtarrilaren 14an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Europaren erdialdeko Billy Wilder zuzendariaren figurari, XX. mendeko munduko zinemagintzaren izen gailenetakoari eskainia, Sunset Boulevard (1950) filmaren proiekzioarekin.
-
Mikel Zabalza gogoratzeko ekitaldiak Altzan
Mikel Zabalza Garate 1985ean Altzan bizi zen gazte orbaiztarraren atxiloketa gertatu zela 40 urte betetzen diren honetan, erakusketa bat eta bi ekitaldi antolatu dira Casares-Tomasenen abendu hasieran Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenarekin batera: Non dago Mikel? erakusketa, Arg(h)itzen dokumentalaren proiekzioa eta Mikel Zabalza gogoan, 40 urte hitzaldia. Azken honetan Francisco Etxeberria forentseak eta Iñigo Iruin abokatuak hartuko dute parte.
-
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du San Telmo Museoak
San Telmo Museoak Bai Euskarari Ziurtagiria izango du aurrerantzean, zehazki, Zerbitzua Euskaraz agiria. Bai Euskarari Elkarteak ematen ditu ziurtagiri hauek euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da eta orain San Telmo ere horien artean dago.
-
dFERIAk 2026ko irudia aurkeztu du
Donostiako Arte Eszenikoen Feriak, dFERIAk, definituta du jada 2026ko kartela. Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Mai eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osatu du. Bada, gainera, 2026ko dFERIAren kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio du. Haren heriotza deitoratzen dugu.
-
8.200 lagunek parte hartu dute 2025eko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
-
Literaktum 2025: azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren eta azken asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak. Jarduera horietako batzuen audioak entzun daitezke Berriro entzun - DK ON! atalean.
-
V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak baditu irabazleak
222 ilustrazio aurkeztu dira V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara, eta 9 lan irabazleak aukeratu dira, baita aipamen berezi bat ere.
-
2026ko neguko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa. Berrikuntza gisa, Donostia Kulturako bazkideek lehentasuna izango dute 24 orduko aurresalmenta batean (azaroaren 19an hasita) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
-
Giza Eskubideen 23. Zinemaldian izena emateko epea zabalik
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 17tik urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik.
-
Mauméjean Etxeko beirate bat, Nabarmendutako obra berria San Telmon
Mauméjean Anaiak frantziar enpresak egindako beirate bat (ca. 1900) da Nabarmendutako obra berria. Pieza Novelty Caférako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan irekitako Trust Joyero bitxitegian mantendu zuten.
