Hizkuntzak
61 Jazzaldirako abonamendu zozketa
61 Jazzaldirako sari bat zozkatuko dugu, Trinitate Plazan bi abonamendu irabazle batentzat (2026ko uztailak 22-26).
Datorren abenduaren 15ean 61 Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak iragarriko ditugu: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia. Biharamunean, abenduaren 16an, 11:30ean, sarrerak eta abonamenduak salgai jarriko ditugu.
Trinitate Plazan, Jazzaldiko agertokirik xarmagarrienean, 4 gauetan egingo diren kontzertuetan gozatu nahi baduzu, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez!
Parte hartzeko egin beharrekoak:
- Jarraitu @jazzaldiadonostia Instagramen
- Emaiozu GUSTATZEN ZAIT zozketako post-ari
- Lagun bat aipatu iruzkinetan. Nahi adina lagun aipa ditzakezu iruzkinetan. (Lagun desberdina aipatutako iruzkin bakoitza = Parte-hartze 1 gehiago zozketan)
Zozketa 2025eko abenduaren 9an, 11:30ean, hasiko da eta 17an, 11:30ean, amaituko da.
Ikusi hemen zozketaren oinarriak (pdf formatua).
