Hizkuntzak
Albisteak
-
Fernando León de Aranoak jasoko du 2024ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Fernando León de Aranoa zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 12, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den inaugurazio emanaldian izango da.
-
San Telmok euskal arte areto berritua aurkeztu du, sorkuntza garaikidea hartzen duena
San Telmo Museoak euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du Peio Aguirrek komisariatua, 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea izenburuarekin. Honekin, museoko arte aretoen berrikuntza amaitzen da.
-
Errobik jasoko du 2024ko Adarra Saria
Errobi (Anje Duhalde eta Mixel Ducau) euskal folk-rock bikoteak jasoko du 2024ko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak ostegunean, apirilak 11, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
2024ko Dantzaren Hilabetearen jarduerak prest
XVI. Dantza Kalean eta XXVI. Kontxako Barandak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilak 20 eta 21, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, apirilaren 28an egingo den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVII Galarekin itxiko dena.
-
Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuko da
Osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta solasaldietako gaietako batzuk eta erakusketak ere izango dira hiriko hainbat tokitan.
-
Irailean iritsiko da San Telmora ‘Luis Martín-Santos. Askatasun garaia’
Gaur Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa aurkeztu da Espainiako Liburutegi Nazionalean, irailean San Telmo Museoan bisitatu ahal izango dena.
-
Bilintxen Menda bertso hamabostaldia bueltan da apirilaren 19an
Txapelketa izango da aurtengo jardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabal (Lugaritz), Antzoki Zaharra, Ernest Lluch Kultur Etxea eta San Telmo Museoan egingo diren lau saiok osatzen dute programa. Horietako bik ordaindutako sarrera dute eta beste bietan sarrera librea izango da aretoa bete arte. Sarrerak bihar martxoak 26 jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera.
-
Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Beñat Arruti Irigoien (Zaratuz, 1999) da, Arkeologia haragitan obragatik.
-
Martxoaren 23an hasiko da txokolategintzari buruzko programazioa
San Telmok antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak txokolategintza izango du ardatz aurten. Martxoaren 23tik apirilaren 7ra ofizio hori ezagutzeko jarduerak antolatu ditu museoak.
-
"Zinema eta memoria" zikloa Giza Eskubideen 21. Zinemaldian
Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan ꟷThe Mother of All Lies, Dieu est une femme eta Subjectꟷ Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.
-
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gai izango ditu hizpide, besteak beste, Ukrainako gerrako haurren egoerara eta Palestinako historia hurbila. Azken gai horretara hurbiltzeko, Palestinako film laburren hautaketa bat eskainiko da (2019an zinemaldian saritutako Annemarie Jacir zinegileak egin du komisario lana), eta baita Hiam Abbas aktorearen bizitzaren kontakizuna biltzen duen filma ere. Lanaren etorkizunaz, migrazioa arma politiko eta militar gisa erabiltzeaz, eta emaginez ere hitz egingo da, beste gai askoren artean.
-
“El salto” filmak emango dio hasiera apirilaren 12an Giza Eskubideen 21. Zinemaldiari
El salto (2023) filmak, Benito Zambrano zuzendariarenak, inauguratuko du datorren apirilaren 12an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatua. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere.
-
Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Datorren asteazkenean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurtengo mezua Norvegian jaiotako Jon Fosse idazle eta dramaturgoak idatzi du (euskarazko itzulpena: BITEZ S.L.). Egun horretako ospakizunen barne, XXIV. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
2024ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean. 2023-2024 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
-
Lau hitzaldi, erakusketa bat eta proiekzio bat Ibiltariaren XXX. Astean
Intxaurrondoko Ibiltariaren 30. Astea izango da aurten eta bost hitzordu (Isabel Herguera, Tino Soriano, Roge Blasco, Ander Izagirre eta Irantzu Iribar) izango dira apirilaren 19tik 25era Intxaurrondo Kultur Etxean. Haizalde Elkartearekin batera antolatutako hitzaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.