Hizkuntzak
Irailaren 18an hasiko dira 24. Mikologia jardunaldiak Loiolan
Loiolako Mikologia jardunaldiek 24.edizioa beteko dute aurten eta hainbat hitzordu izango dira irailaren 18tik urriaren 1era: mikologia ikastaroa, hitzaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.

Honakoa izango da bi asteetan zehar izango den programazioa:
Irailak 18-27: Mikologia ikastaroak
- Hastapena, oinarrizkoa: Mota ezberdinak, sailkapena. Ikasle berrientzat.
- Oinarrizkoa I-II: Familiak eta Habitat. Aurreko ikastaroetako ikasleentzat.
Irakaslea: Daniel Palacios
Material didaktikoa: Disfrutando con las setas liburua.
Izen-ematea: aldez aurretik Loiola Kultur Etxean edo 943 454 605 telefonoan.
Prezioa: 20 € / 20€+ 28 € material didaktikoa.
Datak: 18, 19, 20, 21, 22, 25, 26, 27 Loiola Kultur Etxea, 19:00-20:30. 23an, larunbata, mendi irteera didaktikoa. - Informazio gehiago: Micología (matrikulazioa irailaren 11an abiatuko da, 16:00etan).
Irailak 28: Hitzaldia
Historia de las setas psicotrópicas en las diversas culturas, Daniel Palacios, mikologo gipuzkoarra.
Loiola Kultur Etxea, 19:00.
Urriak 1: Perretxiko Jaia eta itxiera
10:30 Erakusketa.
11:00 Haurrentzako marrazki tailerra Javier Espigaresekin.
12:00 Perretxiku erakusketaren bisita gidatua.
13:00 Erakusketako ekarpen-mikologiko onenen sari banaketa.
14:30 Itxiera.
Pintxoaren ibilbidea: goizean zehar, auzoko tabernek perretxiku-pintxoak eskeiniko dituzte.
Latsari plaza, 10:30-14:30.
Irailak 11 - urriak 11: Erakusketa
Oaxakako Mazatekar artea,, René Alvarado.
Loiola Kultur Etxea.