Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2023 programa prestatu zuen udarari begira. Abuztuan etena egin ondoren, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak izango ditugu irailaren 6tik aurrera.

Maña emanaldia
Yes, we art! Gag Street Boys

Haur zein helduentzako emanaldiak

Danza a Escena egitasmoaren barruan, hiru saio izango ditugu Egiako Blas de Otero plazan irailaren 6an, 19:00etatik aurrera: Alleo, Colectivo Glovo; La medida que nos ha de dividir, Qabalm; Batu, Node.

Blas de Otero plazan jarraituz, zirkoa izango dugu (Circo a Escena) irailaren 7an (Maña, Manolo Alcántara) eta Trapu Zaharraren azken muntaia (¡Dale, Ramón!) ikusteko aukera izango dugu irailaren 8an. Trapu Zaharrak antzezlan bereko beste emanaldi bat eskainiko du Altzako Arrizar auzunean irailaren 29an.

Haurrentzako emanaldiak

Goian aipatutako jarduera horietaz gain, umeentzako antzerki saioak ere izango ditugu. Honako hauek:

Irailaren 8an, Yijaaa!!!. Goitibera, Larrotxene aurreko plazan. 17:00. 

Irailaren 9an, Begiekin ikusten gara. Zirko Loretsua. Munto plazan. 18:00.

 Irailaren 10ean, Panoli Kabareta. Ganso & Cia. Arteleku plaza (Txomin Enea). 18:00. 

Irailaren 14an, Zorionak Marimotots!!. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Jolastokieta Plaza. 18:30.

Irailaren 16an, Ttiki- Ttaka irratia disko festa. Gabriel M. Lafitte plaza (Erriberak). 18:00.

Hauetaz gain, badugu beste emanaldi bat haurrentzat, kasu honetan barruan: irailaren 17n, Egia Kultur Etxean, Greed, Kine Circus Etiopia.