Hizkuntzak
Albisteak
-
Iker Vicente berriro garaile 2024ko Urrezko Kopan
Iker Vicentek nafarrak irabazi du aurten ere Urrezko Kopa, 29 minutu 30 segundo eta 39 ehuneneko denborarekin.
-
Legatza lehiaketa Lourdes Saigos eta José Barreirorentzat
Beti Lagunak Elkarteko Lourdes Saigos Juanbelz eta Jose Barreiro Vega irundarrek irabazi dute gaur goizean Matia kalean ospatu den Aste Nagusiko VII. Legatza saltsa berdean lehiaketan. Aurtengo edizioan,15 bikotek parte hartu dute lehiaketan.
-
Gasteizko familiak "Etxekoekin Sukaldean" lehiaketa irabazi du
2024ko Aste Nagusiko programazioaren barruan gaur arratsaldean ospatutako "Etxekoekin Sukaldean" gastronomia lehiaketaren irabazleak, Gasteizko Apiñaniz-Aramburu familia izan dira - Idoia eta Antxon eta Markel eta Xabat seme-alabekin - "Marxa" taldea osatzen zutenak.
-
Nuñez eta Irigoyen Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketako irabazle
Gaur arratsaldean Katalunia plazan Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren edizio berri bat ospatu da. Oraingoan, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek osatutako bikoteak irabazi du Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketa.
-
La 2 kateak 59. Donostiako Jazzaldiko 10 kontzertu emitituko ditu
Televisión Españolako La 2 kateak aurten, uztailean, egindako 59. Jazzaldian grabatutako 10 kontzertu emango ditu, abuztuaren 12tik aurrera.
-
Ibilbide erraldoia museoan, abuztuaren 11tik 30era
Aurten ere, Aste Nagusian zehar eta ondoren, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museora etorriko dira atseden hartzera; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera.
-
Musika Hamabostaldia museora iritsi da
Gaur aurkeztu dituzte museoan Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika eta Ganbera Musika zikloak, biak San Telmon izango dira.
-
Udazkeneko programazioa abuztuaren 5etik aurrera salgai
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
59. Jazzaldia borobila izan da
59. Donostiako Jazzaldiak arrakasta itzela izan du, alde batetik, egundoko maila artistiko eta musikalari esker, eta bestetik, jendearen erantzun ikaragarriari esker, ia kontzertu guztietan gainezka egin baitu, orotara 185.600 entzule izan direlarik.
-
-
2024ko Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu da
Gaur goizean, Eneko Goia, Donostiako alkateak eta Jon Insausti, Jai Jardueretako zinegotziak gure hirian abuztuaren 10etik 7ra ospatuko den 2024ko Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztu dute.
-
-
-
-