Hizkuntzak
Albisteak
-
2023ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 11tik 21era bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
-
Donostiako Beldurrezko Asteak eta TerrorMolinsek sorginei eskainiko diete beren 2023ko edizioa
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak eta TerrorMolins – Molins de Reiko Beldurrezko Zinema Jaialdiak indarrak batu dituzte aurten, sorginen munduan oinarrituta baterako jarduerak aurkezteko. Hala, sorginak izango dira protagonista bi zinemaldien 2023 edizioetan, urriaren eta azaroaren artean. Sorginak-Bruixes da leitmotiva. 24 emakume ilustratzaileren erakusketa bat eta Elisa McCausland eta Diego Salgado autoreen liburu bat daude leitmotiv partekatuan.
-
Udako programazioa ekainaren 9an salgai
Etzi, ekainak 9, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 28 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza sorkari eta lau kontzertu.
-
Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Ernest Lluchen eta Antzoki Zaharrean
Ekainaren 10etik 17ra, Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Zubieta, Anoeta Estadioa, Chillida-Leku), eta tartean Donostia Kulturako bi gunetan, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean, hain zuzen ere.
-
Iciar Sánchez Parraren Kabi proiektuarentzako izan da HAUren lehen saria
Aurten seigarren urtez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Muebles LUFE izan dira laguntzaileak.
-
«Eskola bidea - Apain» abian da Parte Zaharrean
Eskola bideak seguruagoak eta atseginagoak bihurtzeko beste aurrera pauso bat artea eta kultura bitartekari. Parte Zaharreko Zuloaga eraikineko Orixe Ikastolan abiatu da egitasmo berria.
-
Julen Apellaren «Postal bat desertuan» poemarioaren aurkezpena
Donostia Kultura VI. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, maiatzak 24, Julen Apella Santamariaren Postal bat desertuan.
-
Poltsiko Antzerki Jaialdiak 2.700 ikusle bildu ditu
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio arrakastatsu berri bat antolatu du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatu dena.
-
Uztailaren 2ra arte luzatuko dugu "Amable Arias banbalinetan" erakusketa
San Telmo Museoko Laborategian ikusgai dagoen erakusketa, Amable Arias banbalinetan, luzatu egingo dugu eta uztailaren 2ra arte ikusgai izango da.
-
2023ko Museoen Eguna San Telmo Museoan
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna. Data honen helburua museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzea da. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da; horren bidez, museoen zeregina nabarmendu nahi da praktika iraunkorrak eta pertsonen eta komunitateen ongizatearen hobekuntza sustatzen dituzten erakundeak diren aldetik.
-
Zea Maysek 2023ko Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean
Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 15, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
17.919 partehartzaile Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatua, apirilaren 21etik 28ra bitartean garatu da.
-
Argitaratua “El polar francés 1931-1982”, Nosferatu Bildumako liburu berria
Argitara atera berri da Nosferatu Bildumako liburu berria, El polar francés 1931-1982. Liburua, sailaren 19. zenbakia, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak editatua, eta Antonio José Navarrok koordinatua, hurbilketa bat da polar deitutako Frantziako zinema beltzera.
-
Mikel Otxotekok parte hartuko du 2023ko Artea abian programan
Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista eta 2023ko irailean Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko Laborategian.
-
34. Gazteen Antzerki Topaketako 15 antzezlan Donostia Kulturako agertokietan
34. Gazteen Antzerki Topaketan 20 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra. Horietatik 15 emanaldi Donostia Kulturako espazioetan izango dira: Victoria Eugenia Cluben, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egia) eta Imanol Larzabalen (Lugaritz).