Web mapa
Hizkuntzak

Aurten seigarren urtez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Muebles LUFE izan dira laguntzaileak. 

Hau lehiaketako sarituak

Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatu da, haurrentzako ohe txikia. 30 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan eta Iciar Sánchez Parrak sortutako Kabi proposamena izan da irabazlea eta sariaren 1.000 euroak jasoko ditu. Gainera, gaurtik irailaren bukaera arte museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai.

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmendu hauek ere izango dira ikusgai:

  • Altzo – Sergio Pena Tirado: sehaska berrinterpretatzerakoan egindako ekarpenagatik, proiektu finalista
  • Hazienea – Oscar Rubio Sola eta Igela – Laxmi Nazabal Gaztañaga: aipamen bereziak

Horiekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, sehaskarako aplikazio moldakorrak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: Nun – Iker Leizaola; Kabi – Itziar Sanchez Ocen, Jon Agirrebeitia, Sergio Munilla, Irati Etxabe; Samur – Sandra Hermosa Morgado, Idoia Baztarrika, Maialen Laucirica; eta Kai – Natalia Mastell Navío.