Hizkuntzak
Albisteak
-
Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
-
Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
2025eko dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizista izan da irudiaren sortzailea. Bere lanak honako izenburua du Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.
-
8.400 lagunek parte hartu dute 2024ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
-
Literaktum 2024ren azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak.
-
IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak baditu irabazleak
250 ilustrazio aurkeztu dira IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara, eta 9 lan irabazleak aukeratu dira.
-
Literaktum 2024ren bigarren astea martxan da
Aurtengo edizioaren erdia igarota, Literaktum jaialdiaren bigarren astea ere jardueraz beteta dator.
-
Literaktum 2024 indartsu hasi da
Aurtengo edizioko lehen egunak igarota, asteburuari begira ere jardueraz beteta dator literatura jaialdia.
-
19.625 partehartzaile Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean
Joan den ostiralean, azaroaren 1ean, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko filmen proiekzioak.
-
Giza Eskubideen 22. Zinemaldian izena emateko epea zabalik
Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 7tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da zabalik.
-
Kike Otaegiren 'Atotxa-Egia' liburua aurkeztu da
Donostia Kulturak Kike Otaegi Arizmendik idatzitako Atotxa-Egia: Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera liburua aurkeztu du prentsaurrekoan. Liburuak Atotxa-Egia auzoaren historia zeharkatzen du XIX. mendeko 60ko hamarkadatik XX. mendeko 70eko hamarkadara arte. Liburuaren aurkezpen publikoa azaroaren 12an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Egia Kultur Etxean, egilearen eskutik.
-
"Letrak zeruertzean" da 2024ko Literaktum jaialdiaren leloa
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 11tik 24ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
-
"Profundoa"k irabazi du 2024ko Fanzineen Gerra
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Profundoa.
-
"Oddity" filmak Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Ikusleen Saria lortu du
Oddity (Damian McCarthy, 2024) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Una ballena (2024) pelikularen proiekzioarekin.
-
"Nacho Fernández: Binetak eta munstrotxoak" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Euskadi Fantastikoa 20 – Nacho Fernández: Binetak eta munstrotxoak erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 16ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
Noviembre Fantasma-ren bosgarren denboraldia bueltan da elkarrizketa, solasaldi eta eduki berriekin
Aurten ere, udazkenak Noviembre Fantasma ekimenaren edizio berri bat dakar. Espainiako fantasiazko eta beldurrezko lau zinemaldi garrantzitsuenen arteko lankidetza ekimena da hau: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Fancine, TerrorMolins eta Isla Calavera.
