Hizkuntzak
8.400 lagunek parte hartu dute 2024ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
Literaktum, Hitzen jaialdiak, azaroaren 11tik 24ra egin du aurtengo bidea, oraingoan ere, hainbat erakunderekin elkarlanean. Jendetza hurbildu da hainbat espaziotan heldu zein haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara. Guztira, 8.400 lagunek hartu dute parte Literaktumek antolatutako jardueretan.
Letrak zeruertzean izan du izenburu aurtengo jaialdiak eta literaturaren eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak izan dira hizpide nagusia. Gai nagusi honen harira, Eduardo Halfon, Fermina Cañaveras, David Uclés, Monika Zgustova, Sergio del Molino, Javier Zamora, Juan Manuel Zaragoza, Antonio Monegal eta Adania Shibli.
Gai nagusi honetaz haratago, Unai Elorriagak, Sabina Urracak, Karmele Mitxelenak, Enrique Vila Matasek, Beñat Sarasolak, Dolores Redondok, Fatma Aydemirrek eta Carmen Mola denetariko bere lan berriak aurkeztu dituzte.
Aurten lehen aldiz, aperitifa izendatutako ekitaldia izan du literatura jaialdiak. Azaroaren 7an izan da, Ernest Lluch K.E.n eta eta Martín Caparrós izan du protagonista.
Idazle argentinarrak abiatu zuen Literaktum eta baita arrakastaz abiatu ere. Beste ekitaldi arrakastatsu bat, jende gehien bildu duena hain zuzen, Dolores Redondok, azaroaren 18an, Victoria Eugenia Antzokian eskainitako solasaldia izan zen. Jendetsuak izan ziren baita ere, Carmen Mola, Adania Shibli, Unai Elorriaga eta Beñat Sarasolaren aurkezpenak.
Idazleekin solasaldiez gain beste jarduera mota ugari izan ere dira, hala nola: Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariak, Restos de un naufragio antzezlana, Mursegoren eta Belar Hostoak II musika emanaldiak, Bertso saio espekulatiboa edo Kafkaren heriotzaren urteurrena dela eta, idazle txekiarraren inguruko solasaldi literarioa, afaria eta irrati antzerkia. Baita Gernika, ikur bat baino gehiago errezitaldi musikatua eta Hau ez da gerra bat, Mikel Ayllonen liburuan oinarritutako irakurketa dramatizatua besteak beste.
Erakusketak ere, lau bildu ditu aurten Literaktumek. Luis Martín-Santos. Askatasun garaia San Telmo Museoan, Anne Rearicken Gure bazterrak Okendo K.E.n, Markos Gimenoren Karteletrak Ernest Lluch K.E.n, Mila Garcíaren Paperezko arimadun istorioak Aiete K.E.n eta Irabazi Arte! Etxarrienen.
Literaktum Txikiak nire, parte hartze handia izan du. Ipuin kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren 8. jaia, ilustratzaileekin tailerrak eta baita, Toti Martínez de Lezeak sortutako Nur pertsonaiaren inguruko ilustrazio lehiaketa. Laugarren urtea izan du aurten ilustrazio lehiaketak eta 250 ilustraziok hartu dute parte.
Donostia Kulturak antolatuta, Literaktumek lankidetza-sare zabalean du bere indarguneetako bat. Aurten ere, Kutxa Fundazioa, Donostia Gazteria, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Bulegoa, Goethe Institut, Gipuzkoako Liburu Denden Elkartea, UPV-EHU, Acción Cultural Española eta Biblioteca Nacional de España izan ditu lagun besteak beste, jaialdiak.
Literaktum, literaturaren urteroko festa amaitu da, baina oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez, Literaktum, Donostia Kultura Irratia, DK ON! webguneetan eta podcast plataforma nagusietan.
Jaialdiko argazkiak: