Hizkuntzak
Albisteak
-
“Daniela Forever” filmak emango dio hasiera Beldurrezko Zinemaren Asteari
Nacho Vigalondok zuzendutako film berriak, Daniela Forever (2024) euskal koprodukzioak, urriaren 25ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Astea urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean garatuko da Principal eta Victoria Eugenia antzokietan eta hiriko beste agertoki batzuetan.
-
Beldurrezko Asteak “Kafka, lo kafkiano y el cine fantástico” liburua argitaratuko du
Franz Kafkaren mendeurrena izango da presente Beldurrezko Astean, Jonathan Allenek eta Jesús Palaciosek idatzi eta Isla Calavera – Festival de Cine Fantástico de Canarias Ciudad de La Laguna zinemaldiarekin (azaroak 8-17) koproduzitutako Kafka, lo kafkiano y el cine fantástico liburuaren bidez. Liburua Hermenautek editatuko du.
-
Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute
Donostiako Fantasizko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Goya – Hellboy: Munstroen ikonografia Stéphane Levallois-en eskutik erakusketa aurkezten du. Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean, irailaren 19tik azaroaren 3ra bitartean.
-
Álex de la Iglesia 2024 Beldurrezko Astearen kartel ofizialean protagonista
Álex de la Iglesia, azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat, urriaren 25etik azaroaren 1era izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen karteleko protagonista da.
-
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 25a eta azaroaren 1era bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 19a izango da.
-
Beñat Arrutiren "Arkeologia haragitan" poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 4, Donostia Kultura VII. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Beñat Arruti Irigoienen Arkeologia haragitan kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
'Elbira Zipitria andereñoa' liburua aurkeztu da
Donostia Kulturako Liburutegien Zerbitzuaren laguntzaz, Denonartean argitaletxeak plazaratu du Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako Elbira Zipitria andereñoa album ilustratua. Bere lana nagusiki Donostiako hirian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten laguntzea du xede argitalpenak.
-
Beldurrezko Astea kolaborazioan Japanese Film Festival Onlinerekin
Madrilgo Fundación Japónek, Astearen ohiko kolaboratzaileak, ekainaren 5etik uztailaren 3ra bitartean Japanese Film Festival Online (JFFO) zinemaldiaren 3. edizioa antolatu du. Hala, ikusleek etxetik eta doan gozatu ahal izango dute zinema japoniar onenaren hautaketa batez.
-
2.562 ikusle 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.562 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 2tik 19ra.
-
11.088 parte-hartzaile Giza Eskubideen 21. Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiak, hiriko Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatuta apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuak, publikoaren erantzun bikaina eta euskal zinemaren presentzia nabarmena izan du, baita palmaresean ere.
-
Jaialdietako gazte profesionalen nazioarteko topaketa hirian 2025ean
The Festival Academyk, Europako Jaialdien Elkartearen (EFA) ekimenak, dFeria eta Victoria Eugenia Antzokiarekin lankidetzan, eskaerak aurkezteko deialdia egiten du Atelier for Young Festival Managersen 23. ediziorako, 2025eko martxoaren 11 eta 17 bitartean Donostian burutuko dena.
-
"Indarkeriaren oi(h)artzunak" filmak Giza Eskubideen 21. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Indarkeriaren oi(h)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte; Espainia, 2023) filmak Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.
-
José Antonio Zorrillaren hitzaldia Okendo Kultur Etxean
José Antonio Zorrilla Donostian egongo da apirilaren 22an, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
-
"Pakistan: Indusen ibaibideak" erakusketa irekita Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Pakistan: Indusen ibaibideak erakusketa aurkezten du. Bertan, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak herrialde horretara egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri aurki daiteke. Guztiek dute zerikusia aldaketa klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren ondorio sozialekin.
-
"26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria - Argazkigintza humanitarioa erakusketa irekita egongo da apirilarean 16tik ekainaren 15era Okendo Kultur Etxean.
