Web mapa
Hizkuntzak

Franz Kafkaren mendeurrena izango da presente Beldurrezko Astean, Jonathan Allenek eta Jesús Palaciosek idatzi eta Isla Calavera – Festival de Cine Fantástico de Canarias Ciudad de La Laguna zinemaldiarekin (azaroak 8-17) koproduzitutako Kafka, lo kafkiano y el cine fantástico liburuaren bidez. Liburua Hermenautek editatuko du.

The Trial
Le Procès (1962)

Liburua, izenburuak ondo adierazten duen bezala, historian zehar fantasiazko zineman Kafkak izan duen eragin ikaragarrira hurbiltzen da, bere lanen moldaketen bidez ez ezik, hainbat eta hainbat zinegilerengan bere obrak izan duen eraginaren bidez ere. Liburuaren autoreen hitzetan:

“Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenean, literaturaren eta pentsamendu unibertsalaren autore garrantzitsuenetako baten heriotzaren mendeurrenean, bere obrari buruzko azterlanen corpus zabalari egindako ekarpen txiki honetan azpimarratu nahi dugu obra horrek zinemagintzan, fantasiazko generoan duen garrantzi berezia, funtsezkoa eta fundazionala... [...] Kafkaren obrak berak, bere izaera sinboliko, alegoriko eta surrealistatik abiatuta, fantastikoaren eredu berezi eta ahalmen handiko bat eraikitzen du, unibertsoaz dugun ikuskera, baita errealarekin, fikzioarekin eta giza izaerarekin dugun harremana ere, moldeatu dituena. Eta eragin ahaltsu hori nabaritu duen generorik bada, bere izaeragatik eta pentsamendu kafkiarrarekin bat datorrelako, horixe fantasiazko generoa da”.