Web mapa
Hizkuntzak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Euskadi Fantastikoa 20 – Nacho Fernández: Binetak eta munstrotxoak erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 16ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).

Nacho Fernández

“Nachomon” bere nick famatuaz oso ezaguna da Warhammeren unibertsoari eskainitako bere arteari eta Wolf & Sister bere webcomici esker. Bilbotarra da jatorriz, eta marrazkilaria, gidoilaria, kolorista eta narratzaile bisual handia. Estilo propio guztiz bereizgarria du, oso bat datorrena mangarekin, eta Bruguera garaiko edo komikigintza franko belgikarreko autore onenen eraginekin.

Erakusketa honetan Nacho Fernándezen sorkuntza zoragarrietako batzuk bisitatu ahal izango ditugu, Dragon Fallen original maiteetatik hasi eta bere lan berrieneraino; abenturazko eta fantasiazko webcomic ganberroa: Wargasmer: Pistons & Dragons. Gainera, fantasiazko generoko filmen pertsonaiei berak egindako omenaldiez eta karikaturez gozatu ahal izango dugu, baita tebeo klasikoen fanartez, Strip Marvelen orrialdeez... ere, eta bidaia batean murgilduko gara Resident Evil eta Fanhunter bezalako unibertsoetan edo Superlópezen orrialdeetako Supergrupo maitean barrena.

Autore gisa ibilbide oparoa izan du. Dragon Fall bere komikian (Dragon Ballen parodia) maisutasun handia erakutsi zuen Akira Toriyamaren pertsonaiak marrazten eta interpretatzen, eta oso obra ezaguna egin zen, publikoak asko maitatua; orain berredizio fasean da. Bere ondoren iritsi ziren Fanhunter unibertsora egin zituen sarraldiak, Templarios (Dude Cómics) miniseriea eta Dark Breed, Midnight Rockersen (Dolmen Editorial) jarraitutakoa.

La leyenda de Sasha (Nutopi@) eta Dibus aldizkariko (Norma editorial) umorezko orriak ere garatzen ditu. Frantziako merkatuan Akileosek Dragon Fallen liburuki batzuk argitaratu zituen, oso harrera ona izan zutenak, eta horren ondoren sortu dira Los Paladines del Horóscopo eta geroago Kung Fu Mousse. Paninirekin Baladita de Rasca eta Chispa 1: Juego de poltronas argitaratu zituen; azken hau Game of Thronesen parodia, eta EDTrekin El Supergrupo: El superretorno. Grafito Editorialarekin iritsi zen Los mundos de Valken: Océanos en llamas, bere azkenetako obra.

Jorge Madejón (erakusketaren komisarioa)