Hizkuntzak
Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Ernest Lluchen eta Antzoki Zaharrean
Ekainaren 10etik 17ra, Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Zubieta, Anoeta Estadioa, Chillida-Leku), eta tartean Donostia Kulturako bi gunetan, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean, hain zuzen ere.
Futbolak hainbat arte eta kultura diziplinarekin dituen harremanak arakatzen ditu Kornerrek, eta solasaldiak, proposamen eszenikoak, eta erakusketak izango dira, baita jarduera ludikoak ere, seigarren edizio honetan.
Honako programazioa izango da Donostia Kulturako aipatu bi gune hauetan:
- Ekainaren 10ean, Oscar Terolek propio sortutako Monologoles ikuskizunak zabalduko du programa Antzoki Zaharrean. Terolekin batera Maribel Salas, Sergio Arrospide eta El Pirata igoko dira taula gainera. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Monologoles loturan.
- Ekainaren 12an, El fútbol visto por Ted Lasso solasaldia programatu da Antzoki Zaharrean. Ted Lasso telesaila mundu mailako arrakasta izaten ari da. Cristo Fernández eta David Elsendoorn aktoreak bertan egongo dira. Maitane Salinas aktore eta kazetariak gidatuko 19:30ean hasiko den ekitaldia. Gonbidapenak ekainaren 12an banatuko dira Antzoki Zaharreko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-19:30), edukiera agortu arte.
- Ekainaren 14an, Euskal literatura eta futbolaz arituko dira Harkaitz Cano eta Karmele Jaio idazleak Ernest Lluch-en. Jon Kortazar irakasle eta kritikariak gidatuko du solasaldia, 19:00etatik aurrera.
- Ekainaren 15ean, Enrique Vila-Matas elkarrizketatuko du Ylenia Benito kazetariak. Futbolari buruz duen ikuspegiaren berri emango du idazle kataluniarrak. Ernest Lluch Kultur Etxean da hitzordua, arratsaldeko 19:30ean.
- Ekainaren 12tik abuztuaren 26ra, Mikel Soro ilustratzaile eta sortzailearen Marrazketabar: marrazkien indarra erakusketa ikusteko parada izango da Ernest Lluch Kultur Etxean ere.
- Ekainaren 16an, protagonista berezia izango da Ernest Lluch-eko erakusketa aretoan. Izan ere, haurrek Txurdinekin argazkiak egiteko aukera izango baitute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Jaialdiari buruzko informazio guztia lotura honetan duzue: Korner Kultura & Futbol Festibala.