Hizkuntzak
Albisteak
-
59. Jazzaldia zenbakitan
Bihar hasiko da Jazzaldia, kontzertu handiz eta une magikoz eta ahaztezinez betea egongo dena. Urtero bezala, giro ona eta musika hirian zehar zabalduko dira hainbat egunez.
-
Miguel Martín Jazzaldiko zuzendariaren gomendioak uztailaren 21 eta 23rako
Uztailak 21 eta 23: Programazioa
-
Argazkia: Oskar Moreno Uztailaren 20an izango da San Telmo Gaua
Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango da. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketarekin batera, zabalik egongo dira klaustroa eta eliza ere.
-
Etxepare Institutuko irakurleen topaketa San Telmo Museoan
Etxepare Institutuaren bitartez Nazioarteko unibertsitate ezberdinetara euskal kultura eramango duten 22 irakurle San Telmo Museoan izan ziren joan den ostiralean, uztailak 12, Irakurleen VII. Topaketan.
-
San Martin Merkatuak bi kontzertu programatuko ditu 59. Jazzaldian
Duela gutxi berriztatua izan den San Martin Merkatuak 59. Jazzaldiarekin bat egingo du bi kontzertu eskaniz.
-
2024-2025: irailaren 2tik aurrera 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2024-2025 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 562 ikastaro (534 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 2tik 12ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 29ra. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.
-
2024ko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik
Donostia/San Sebastián Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa ospatuko da Konstituzio plazan irailaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.
-
Glad Is The Day #8 abuztuaren 4an
Donostia Kulturak Glad is the Day jaialdiaren zortzigarren edizioa antolatu du abuztuaren 4an. Hileko lehen igandean Cristina-Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.
-
María Paz Jiménezen bi obra nabarmenduta San Telmo Museoan
Uztailaren 2tik irailaren 22ra María Paz Jiménezen garai ezberdinen erakusle diren bi lan ikusgai izango dira Nabarmendutako Obra atalean. San Telmo Museoak arte historikoaren aretoan txertatu dituen berritasunen artean dago Nabarmendutako obra. Aretoan espazio bat gorde da eta aldian-aldian, denbora batez, arreta obra jakin batera erakartzea ahalbidetuko du. Hala, Ramón Cortázarren Balneario La Perla del Océano obraren lekukoa hartuta, uda osoan bisitatzeko moduan izango dira Jiménezen bi margolanak.
-
Su Artifizialen Nazioarteko 59. Lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak
Gaur goizean, Jon Insaustik Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 10etik 17ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 59. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren egitaraua, hau iragarriko duen kartela eta zezensuzkoen aktibitatea aurkeztu ditu Cervantes plazan. Aurten ere, Super Amara eta El Diario Vasco egunkarien babesa izango du Lehiaketak.
-
59. Jazzaldiak William Parker kontrabaxu ospetsua sarituko du
59. Jazzaldiak goi mailako artista ugari bilduko ditu, eta azken prestaketa lanetan ari da donostiarrek, hirian izango diren bisitariekin batera, une eta kontzertu ahaztezinez betetako jaialdi honetaz goza dezaten hirian zehar banatutako 12 agertoki ikusgarrietan. 59. Jazzaldian musikaz eta jai-giroz gainezka izango dugu Donostia.
-
Uztailaren 1ean hasiko da udako programazioa Urgullen
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, urtero bezala, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da Urgull bertako guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
-
Irakurlee 2024 eskuragarri paperean eta digitalean
Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Iaz argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak.
-
2024ko Txikijazzak programa interesgarri eta erakargarria aurkeztu du
Txikijazzaren 12. edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, eta hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Chillida Leku eta Kursaaleko terrazak. Nobedade gisa, San Martin Merkatuko Forum FNACen tailerrak izango dira arratsaldean.
-
2024ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne. Adi! Kultur etxe eta liburutegien kasuan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 4ra arte egongo da indarrean.