Hizkuntzak
Ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak Hondaleak
Udako denboraldia iritsi da Hondaleara; izan ere, ekainaren 1etik irailaren 30era instalazioa bisitatzeko aukera egongo da. Egunero egongo da zabalik 11:00etatik 18:30era eta ordu erdiro sartu ahal izango da. Hondalea ikusteko ez da aurrez erreserbarik egin behar.
Bada Cristina Iglesiasen lana bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera ere. Kasu honetan, aurrez hartu behar da hitzordua. Bisita gidatuak uztailean eta abuztuan eskainiko dira, 11:00etan (egunean bisita bat). Hauek bi orduko iraupena daukate, kaian hasten dira eta 25 euroko kostua dute.
Informazio xeheagoa eta gidatuetarako hitzorduak:
- www.hondalea.eus
- [email protected]
- 943 129 358
Eskolak eta gizarte eta kultur taldeak
Maiatzaren 12tik ekainaren 29 arte eta irailaren 15etik urriaren 31ra arte eskola taldeek eta gizarte eta kultur taldeek aukera izango dute Hondalea bisitatzeko. Erreseba hauek zuzenean Cristina Eneako hezkuntza zentralitan egin behar dira: 943 453526 / [email protected].
