Web mapa
Hizkuntzak

Aurten zortzigarrenez antolatu dute HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa Bitaminek eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Muebles LUFE enpresa izan dira laguntzaileak. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da.

HAU diseinu lehiaketako saridunak
Iker Azurmendi

Deialdi honetan ontzitegiak, zehazki manka izenekoak berraztertzea proposatu da eta 35 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. Nora Gondatek sortutako Batu izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jaso du atzo arratsaldeko sari-banaketa ekitaldian. Gainera, gaurtik, ekainak 13, irailaren 28ra arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai.

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak ere izango dira ikusgai. Batetik, aipamen berezia lortu duten Eguzkilore (Malen Deniz Ayerbe) eta Mika (Ane Arsuaga Iraola) eta, bestetik, epaimahaiak hautatutako beste hauek: Nära (Maitane Urkiola Martinez), Modulu (Oihane Burinaga López, Nora Iturralde Castro, Bingen Larrañaga Lete, Irati Mendez Iturrioz, Maddi Xu Persona Huici, Eneritz Sagastume Doñate), Zaguero (Natalia Inostrosa Reynaud), Nahia (Sheila Martinez) eta Oreka (Idoia Bastarrica Amantegui).