Web mapa
Hizkuntzak

Gaur goizean, Jon Insaustik Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 60. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen irudia, egitaraua eta oroitzapenezko piromusikala aurkeztu ditu Kontxako Erlojuetan. Aurten ere, Super Amara eta El Diario Vasco egunkarien babesa izango du Lehiaketak.

Janus Lester, Maite Rosende, Jon Insausti,  Eneko Gómez eta Larraitz Uralde aurkezpenean
Janus Lester, Maite Rosende, Jon Insausti, Eneko Gómez eta Larraitz Uralde aurkezpenean

Aurtengo piromusikal berezia izango da: "60 Urtez, Sua izan gara" izenburupean, su artifizialen ikuskizun ikusgarriak hiru zuzeneko esku-hartze musikal izango ditu, ospakizunari indar emo-zional eta artistiko handiagoa emanez.

Zazpi piroteknia, lau nazional: Pirotecnia Zaragozana, Pirotecnia Peñarroja, Caballer Fx eta Pirotecnia Valenciana, eta hiru atzerritar: Lieto Fireworks, IP-Innovative Pyrotechnik eta Parente Fireworks lehiaketan parte hartuko dute eta edizio berezi honetako Urrezko Maskorra lortzen saiatuko dira.

Kartelaren irudia Maite Rosenderen lana da.