Web mapa
Hizkuntzak

Atzokoak gaur: Herri musikaren artisauak erakusketarekin lotura duen jarduera programazioari amaiera emateko bi kontzertu programatu ditugu San Telmo Museoan datozen asteotan. Apirilaren erdialdean Soinuenearen laguntzarekin zabaldutako erakusketak jadanik izan ditu 5.000tik gora bisitari, berarekin lotutako jarduerei amaiera borobila emango diete bi kontzertuetan parte hartuko duten musikariek.

Donostiako Udaleko txistulariak

Lehenengo hitzordua aste honetan bertan izango da, maiatzaren 30ean, eta bigarrena ekainaren 13an. Biak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Kontzertuen ondoren oraindik ere egun batzuk izango dira erakusketa bisitatzeko, ekainaren 29ra arte zabalik egongo baita, Laborategia aretoan, doako sarrerarekin.