Web mapa
Hizkuntzak

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna. Data honen helburua museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzea da. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da; horren bidez, museoen zeregina nabarmendu nahi da praktika iraunkorrak eta pertsonen eta komunitateen ongizatearen hobekuntza sustatzen dituzten erakundeak diren aldetik.

Jendea museoko Aztarnak oroimenean aretoa bisitatzen

Ohi bezala, San Telmo Museoak egitarau berezia prestatu du Museoen Eguna dela eta.

Batetik, maiatzaren 18an, 20an eta 21ean sarrera doakoa izango da. Sarrerarekin museoaz gain, aldi baterako erakusketa hauek ikus daitezke une honetan:

 

Horrez gain, jarduera programazioa ere antolatu du museoak, dena doakoa:

- Maiatzak 18: bisita gidatuak (erreserbarekin) eta kantu errezitaldia
- Maiatzak 20: musika eta dantza emanaldiak (erreserbarekin)
- Maiatzak 21: musika emanaldiak

Museoen eguna baliatu ohi du bisitari askok museoaren proposamenak eta berrikuntzak gertutik ezagutzeko eta pieza eta txoko kuttunak bisitatzeko. Horregatik, museoak dei egiten die bisitariei San Telmoko beren esperientzia partekatzera #ZatozZugana traola erabiliz sare sozialetan.