Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoko Laborategian ikusgai dagoen erakusketa, Amable Arias banbalinetan, luzatu egingo dugu eta uztailaren 2ra arte ikusgai izango da.

Amable Arias banbalinetan erakusketa

Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek Amable Arias artistak 1955 eta 1959 artean egindako marrazki eta akuarelak aurkezten ditu. Otsailaren 17an zabaldu zenetik, 7.000 lagun baino gehiago dira erakusketa ikusi dutenak.

Bestalde, erakusketan dagoen marrazkietako baten inguruan informazio berria jaso dugu eta aretoan zuzenketa egingo dugu. Izan ere, erakusketan Cassen izenarekin dagoen marrazki bat orain arte Amable Ariasek Casto Senra Cassen aktore katalanari egindako erretratua zela uste bagenuen ere, jakin ahal izan dugu aktoreak Amable Ariasi egindako marrazkia dela. Gainera, Maru Rizok museoari dohaintzan emandako serie horretan badira beste bi marrazki kasu berdinean.