Web mapa
Hizkuntzak

Emakumezkoen 2023ko Kontxako Bandera etxean gelditu da. Donostia Arraun Lagunak taldeko arraunlariek, aurtengo edizioan garaipena lortzeaz gain, 2021etik, bi jardunaldietan, eurek zuten denbora ere hobetu dute. 21:01,14ko denbora ezarri dute aurtengo bi jardunaldietan, eta aurrekoa – 21:05,18 - lau segundotan hobetu dute.

Irabazleak Banderarekin

Haien atzetik, bigarren postuan Nortindal Donostiarra Ur Kirolak donostiarrentzat ere izan da; hirugarren posizioa, berriz, Orio Orialki eta laugarrenean Tolosaldea Arraun Kluba geratu dira.