Web mapa
Hizkuntzak

Gaur goizean aurkeztuko dira 2023ko Donostiako Estropadak. Beraz, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 3 eta 10eko jardunaldietako sarrerak.

2023ko estropadetako kartelaren zati bat

Emakumezkoen sailkatze-estropada abuztuaren 30ean jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gizonezkoen sailkatze-estropada, berriz, abuztuaren 31n. Bi egun horietan sarrera soilik tribunarako behar da. Online, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta tribunaren ondoan kokatutako leihatilan eros daitezke.

Lehen jardunaldiko eta bigarren jardunaldiko sarrerei dagokienez:

  • Bi igandeetarako Tribuna (irailaren 3koa erosteko lotura; irailaren 10ekoa erosteko lotura : 9,00 €) eta Orokorra (irailaren 3koa erosteko lotura; irailaren 10ekoa erosteko lotura: 4,50 €) sarrerak online eros daitezke.
  • Orokor murriztua ataleko sarrerak (2,20 €, langabetuentzat, pentsiodunentzat eta 30 urtetik beherakoentzat) txarteldegi fisikoetan (Victoria Eugenia Antzokian, eta estropada-eremurako sarreretan jarriko diran txarteldegietan bi igandeetan) bakarrik erosi ahal izango dira, baldintza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
  • 12 urte bitarteko haurrak, sarrera orokorra doan.
  • Sei urte bitarteko haurrak Tribunan: doan eserlekurik hartu gabe.

Tribunako sarreren salmenta bezperan arratsaldeko 13:30etan eten egingo da online zein leihatiletan (hots, abuztuaren 30ekoa 29an; abuztuaren 31koa abuztuaren 30an; irailaren 3koa 2an; irailaren 10ekoa 9an). Sarreraren bat eskuragarri egonez gero, estropadaren egunean bertan salduko da tribunan: 16:30etik aurrera sailkatze egunetan, 9:30etik aurrera igandeetan.

Sarrera orokorren salmenta, bai online, bai leihatilan, igandeko (irailaren 3a eta 10a) 12:30ak arte egongo da eskuragarri; estropaden eremuko sarreretako takillak 9:30etatik aurrera egongo dira irekita.