Hizkuntzak
Estropadak
Donostiako estropadak 1879tik egiten dira, iraileko lehen bi igandeetan betiere, Kontxako badian. 2008tik, emakumeen estropada ere egiten da.
Estropadak bizimodu jakin baten ondorio dira: Itsaso zabalean egiten zen arrantza. Ontzietarako, pertsona indartsuak eta segimen handikoak behar izaten ziren, orduetan ekinean jarduteko gai zirenak arrantzaguneetara iritsi arte, bai eta arrantzan egin eta gero atzera portura itzultzeko ere, ontziak zamatuta, ahalik eta bizkorren, arrantza enkantean emateko.
2026ko Kontxako Bandera
Kontxako Bandera - 2026ko Oinarriak
Irailaren 2ko eta 3ko sailkatze-estropadetako parte-hartzaileak
Irailaren 2ko eta 3ko sailkatze-estropadetako taldeak
Irailaren 2ko eta 3ko sailkatze-estropadetako eremuak
Irailaren 2ko eta 3ko sailkatze-estropadetako irteera ordenak eta denborak
- Gizonezkoen modalitatea - Irailaren 2ko sailkatze-estropadako irteera ordena [PDF]
- Gizonezkoen modalitatea - Irailaren 2ko sailkatze-estropadako denborak [PDF]
- Emakumezkoen modalitatea - Irailaren 3ko sailkatze-estropadako irteera ordena [PDF]
- Emakumezkoen modalitatea - Irailaren 3ko sailkatze-estropadako denborak [PDF]
Lehen eta bigarren jardunaldiko estropadetako eremuak (irailaren 6a eta 13a)
Lehen jardunaldiko denborak eta txandak (irailaren 6a)
Bigarren jardunaldiko denborak (irailaren 13a)
2026ko Kartela
Beñat Elizalde García. Diseinua ikasi zuen Universitat de Barcelonan. Ondoren master bat egin zuen IDEP Bartzelonan, eta bi urte eman zituen han; bertan BOLD estudioan eta beste sormen-ingurune batzuetan aritu zen. Geroztik bere jarduera Donostian garatzen du lekuko estudioekin kolaboratuz: bai proiektu puntualetan eta bai denbora luzeko lankidetzan. Bezero askotarikoentzat lan egin du: industria sektoreko enpresentzat (metal, ehungintza, retail, zibersegurtasuna…) — Fagor, Mondragón Corporation, Danobat, Kendu (Kendu Group), Ternua, Loreak Mendian, Astore, Orbik Cybersecurity, Azkoyen Group, Salto Systems…— eta baita kulturaren eta gizartearen esparruko markentzat ere (kirol-klubak, Eduardo Chillidaren inguruko proiektuak, udalak, Basque Culinary Center, Garena (cooperative), PuntuEUS, Iñurri…). Arte zuzendaritza eta kontzeptualizazioa, sistema grafiko kherenteen sorkuntza eta tipografiaren erabilera dira bere proiektuetan funtsezkoak.
Donostiako estropada ohitura haundiko ekitaldi bat da, udara bukaeran euskal kirol eta kultur agendan hitzordu garrantzitsu bat. Edozein arraunlarik irabazi nahi duen Bandera. Kirolaz haratago doa: hiriaren nortasunaren parte da. Antolatzaileekin izandako elkarrizketetan, proba hau definitzen duten balioak islatzearen garrantziaz hitz egin genuen: esfortzua, dedikazioa eta talde-lana. Eta, era berean, uretan zein uretatik kanpo bizi diren emozioak jasotzeaz hitzegin genuen. Horregatik, aurtengo kartelak arraunlarien plano motz bat erabiltzen du. Zuri-beltzeko ilustrazio errealista eta gizatiar baten bidez, aurpegiak erabiltzen ditugu emozio horiek transmititzeko: begiradak eta keinuak guretzat hain berezia den kirol erronka honetan bizi diren tentsioaren, ilusioaren, pozaren eta pasioaren isla zuzenena dira.
Donostiako 2026ko estropaden iragarki-kartela.
2026ko Sarrerak
Lotura honetan Kontxako Banderaren 2026. ediziorako sarrerak erosteari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzue.

Donostiako 2026ko sarbideak eta takilen kokapena.
Palmaresa (1879tik)
1879. urtetik palmaresaren emaitzen urteko PDFak kontsultatzeko aukera, izenburu bakoitzean klik eginez.
2021-2030 hamarkada
- 2026. urtea: Orio Orialki
- 2025. urtea: Orio Orialki
- 2024. urtea: Bermeo
- 2023. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2022. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2021. urtea: Itsasoko Ama - Santurtzi
2011-2020 hamarkada
- 2020. urtea: Hondarribia A.E.
- 2019. urtea: Hondarribia A.E.
- 2018. urtea: Hondarribia A.E.
- 2017. urtea: C.R.O. Orio A.E.
- 2016. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2015. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2014. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2013. urtea: Hondarribia Orsa
- 2012. urtea: Kaiku Ambilamp
- 2011. urtea: Bermeo - Urdaibai
2001-2010 hamarkada
- 2010. urtea: Bermeo - Urdaibai
- 2009. urtea: Kaiku
- 2008. urtea: Castro
- 2007. urtea: Orio
- 2006. urtea: Castro
- 2005. urtea: Hondarribia A.E.
- 2004. urtea: S.D.R. Astillero
- 2003. urtea: S.D.R. Astillero
- 2002. urtea: Castro
- 2001. urtea: Castro
1991-2000 hamarkada
- 2000. urtea: Orio
- 1999. urtea: Pasai Donibane (Koxtape)
- 1998. urtea: Orio
- 1997. urtea: Orio
- 1996. urtea: Orio
- 1995. urtea: Pasai Donibane (Donibaneko)
- 1994. urtea: Pasai San Pedro
- 1993. urtea: Pasai San Pedro
- 1992. urtea: Orio
- 1991. urtea: Pasai San Pedro
1981-1990 hamarkada
- 1990. urtea: Pasai Donibane
- 1989. urtea: Pasai San Pedro
- 1988. urtea: Pasai Donibane
- 1987. urtea: Zumaia
- 1986. urtea: Pasai Donibane
- 1985. urtea: Santurtzi
- 1984. urtea: Zumaia
- 1983. urtea: Orio
- 1982. urtea: Sestao (Kaiku)
- 1981. urtea: Sestao (Kaiku)
1971-1980 hamarkada
- 1980. urtea: Sestao (Kaiku)
- 1979. urtea: Santurtzi
- 1978. urtea: Sestao (Kaiku)
- 1977. urtea: Santurtzi
- 1976. urtea: Pedreña
- 1975. urtea: Orio
- 1974. urtea: Orio
- 1973. urtea: Lasarte - Michelin
- 1972. urtea: Orio
- 1971. urtea: Orio
1961-1970 hamarkada
- 1970. urtea: Orio
- 1969. urtea: Lasarte - Michelin
- 1968. urtea: Fuenterrabia
- 1967. urtea: Fuenterrabia
- 1966. urtea: Fuenterrabia
- 1965. urtea: Fuenterrabia
- 1964. urtea: Orio
- 1963. urtea: Pasajes San Juan
- 1962. urtea: Pasajes San Juan
- 1961. urtea: Pasajes San Juan
1941-1950 hamarkada
- 1950. urtea: San Sebastian
- 1949. urtea: Pedreña
- 1948. urtea: Fuenterrabia
- 1946. urtea: Fuenterrabia
- 1946. urtea: Pedreña
- 1945. urtea: Pedreña
- 1944. urtea: Orio
- 1943. urtea: Fuenterrabia
- 1942. urtea: Orio
- 1941. urtea: Fuenterrabia
1931-1940 hamarkada
- 1940. urtea: Orio
- 1939. urtea: Orio
- 1938. urtea
- 1937. urtea
- 1936. urtea
- 1935. urtea: Pasajes San Pedro
- 1934. urtea: Orio
- 1933. urtea: Orio
- 1932. urtea: Pasajes San Pedro
- 1931. urtea: Pasajes San Pedro
1921-1930 hamarkada
- 1930. urtea: Pasajes San Pedro
- 1929. urtea: Pasajes San Pedro
- 1928. urtea: Pasajes San Pedro
- 1927. urtea: Pasajes San Pedro
- 1926. urtea: Ondarroa
- 1925. urtea: Orio
- 1924. urtea: Pasajes San Juan
- 1923. urtea: Orio
- 1922. urtea: San Sebastian
- 1921. urtea: Pasajes La Unión
1911-1920 hamarkada
- 1920. urtea: San Sebastian
- 1919. urtea: Orio
- 1918. urtea: San Sebastian
- 1917. urtea: Pasajes San Pedro
- 1916. urtea: Orio
- 1915. urtea: San Sebastian
- 1914. urtea
- 1913. urtea
- 1912. urtea
- 1911. urtea: Guetaria
1901-1910 hamarkada
- 1910. urtea: Orio
- 1909. urtea: Orio
- 1908. urtea
- 1907. urtea
- 1906. urtea: Pasajes San Pedro
- 1905. urtea
- 1904. urtea
- 1903. urtea: Guetaria
- 1902. urtea
- Año 1901: Orio
1891-1900 hamarkada
- 1900. urtea: Guetaria (egin gabe)
- 1899. urtea: Pasajes San Pedro
- 1898. urtea: Ondarroa
- 1897. urtea: San Sebastian
- 1896. urtea: Guetaria
- 1895. urtea: Guetaria
- 1894. urtea: San Sebastian
- 1893. urtea
- 1892. urtea: San Sebastian
- 1891. urtea: San Sebastian
1879tik 1890era
- 1890. urtea: San Sebastian
- 1889. urtea: San Sebastian
- 1888. urtea
- 1887. urtea: San Sebastian
- 1886. urtea
- 1885. urtea
- 1884. urtea
- 1883. urtea: San Sebastian
- 1882. urtea
- 1881. urtea: Fuenterrabia
- 1880. urtea: Pasajes San Pedro
- 1879. urtea: San Sebastian
2008tik palmaresaren emaitzen urteko PDFak kontsultatzeko aukera, izenburu bakoitzean klik eginez.
2021-2030 hamarkada
- 2026. urtea: Donostia Arraun Lagunak
- 2025. urtea: Donostia Arraun Lagunak
- 2024. urtea: Donostia Arraun Lagunak
- 2023. urtea: Donostia Arraun Lagunak
- 2022. urtea: C.R.O. Orio A.E.
- 2021. urtea: Donostia Arraun Lagunak
2011-2020 hamarkada
- 2020. urtea: C.R.O. Orio A.E.
- 2019. urtea: C.R.O. Orio A.E.
- 2018. urtea: Pasai Donibane Koxtape
- 2017. urtea: Pasai Donibane Koxtape
- 2016. urtea: Pasai Donibane Koxtape
- 2015. urtea: Pasai Donibane Koxtape
- 2014. urtea: Pasai Donibane Koxtape
- 2013. urtea: Zumaia Salegi jatetxea Itziar
- 2012. urtea: Rianxeira - Mecalia
- 2011. urtea: Galicia - Rianxeira
2008tik 2010era
- 2010. urtea: Galicia - Rianxeira
- 2009. urtea: Galicia - Rianxeira
- 2008. urtea: Galicia
Historia
Trainerua espezie pelagikoak arrantzatzeko erabili ohi zen, antxoa eta sardina batik bat, eta hamabi-hamahiru lagunek osatzen zuten eskifaia, norabideari eusten zion patroiarekin batera. Hasieratik, ontzi liraina izan da itxuraz, bizkorra ur gainean, eta neurri beretsukoa gaur egun arte (12 metro luze).
Denborarekin, itsasontzietan motorrak ordezkatu zuen gizakien indarra, baina arraun-munduak arrantzari lotuta jarraitu du urte askoan. Sektoreko profesionalak kostako eskifaia onenetan hezten eta trebatzen ziren. Eta gaur egun ere, nahiz eta arraunlari guztiak ez diren arrantzaleak eta tostako arraunketan ere sasi-profesionaltze halako bat gertatu, klubak arrantza-tradizio luzeko herrietakoak dira gehienak.

Antzinako argazkia - Portua jendez gainezka estropadak ikusteko.

Estropada bat amaitu ondoren, gizonezko traineru baten argazki zaharra.
Kontxako estropadak 1879an antolatu ziren lehen aldiz, Donostiako udako jai-programaren barruan. Arrantzarako traineruak erabili ziren hartarako, ordura arte ere lehian ibiltzen baitziren, nor baino nor, tartean diru-apustuak zirela.
1879ko iraileko igande hartan hain jendetza handia etorri zen “Lequeitiarra” traineruak (matrikula eta arraunlariak donostiarrak zituela) nola irabazten zuen ikustera, non Donostiako Udalak estropadak sartu baitzituen hurrengo urteetako programetan ere. Mende hasierako urte batzuetan eta Gerratean izan ezik, estropadak etenik gabe egin dira gaur egun arte.
Ehun urtetik gorako historiari esker, Donostiako Estropadak Euskal Herriko kirol-ikuskizun ikusgarrienetako bat izatera iritsi dira. Ez da beste ikuskizunik hainbesteko jendetza erakartzen duenik, Urgull, Igeldo, Paseo Berria, Kaia eta Uhartea mukuru betetzeraino, bai eta era guztietako itsasontziak ere, iraileko lehen bi igandeotan. Eta hori hala da nahiz eta telebistak irudiak etxeraino ekarri, estropadak zuzenean emanez.
2008tik, Donostiako Estropadetan bada emakumeen bandera ere. Emakumeek lehiaketa honetan parte hartzeak frogatzen du Kontxako Bandera kirol-arloaz harago doala, inguruko gizartearen sentierari erantzunez eta are erakargarriagoa egiten duten alderdiak bere eginez.

Tiran Pereira gizonezkoen trainerua, Galizia.

Emakumezkoen traineruen irteerako argazkia.
Donostia Kultura Festak, Donostiako Estropaden antolatzaileak, kostaldeko lehiaketarik antzinakoenak eta garrantzitsuenak izan duen eskema historikoari eutsi dio. Honela laburbil daiteke:
- Erlojupeko sailkatze-estropadak, iraileko lehen igandearen aurreko asteazken eta ostegunean egiten dira, bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean: emakumeek, 1,5 miliako ibilbidea, bi luze eta ziaboga bakarra; gizonezkoek, 3 miliako ibilbidea, bi luze eta ziaboga bakarra.
- Estropaden finalak, 11:00etan (emakumeak) eta 12:00etan (gizonezkoak), iraileko lehen bi igandeetan; bai emakumeek eta bai gizonezkoek bi txanda dituztela, sailkatze-proban ondoen geratu diren zazpi traineruak eta Donostiako trainerua. Emakumeetan zein gizonezkoetan, bi igandeetako denborak batuta denborarik onena egiten duen traineruak irabaziko du Kontxako Bandera.

Bermeoko eskifaia 2024an lortutako Banderarekin. Argazkia: Sonia Urreizti
