Hizkuntzak
Festen taula
Aste Nagusia - Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa
2026ko abuztuaren 8tik 15era
Aste Nagusia abuztuaren 15aren (Ama Birjinaren egunaren) aurreko larunbatetik hurrengo larunbatera arte izaten da. Jarduera-programa zabala izan ohi du; besteak beste, Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa, ekitaldi nagusietako bat, zeina, 1964an sortu zenetik, munduan diren piroteknia emanaldietan behinenetako bat baita.
-

Euskal Jaiak
2026ko irailaren 2tik 13ra
Informazio gehiagoDonostian iraileko lehen egunetan izan ohi dira Euskal Jaiak. Formatu txikiko kultur jarduerez osatutako programa bat, estropaden igandeen inguruan, non kultura, folklorea eta euskal kirola batzen baitira.
-

Estropadak
2026ko irailaren 6a eta 13a
Informazio gehiagoDonostiako estropadak 1879tik egiten dira, iraileko lehen bi igandeetan betiere, Kontxako badian. 2008tik, emakumeen estropada ere egiten da.
-

Santo Tomas Feria
2026ko abenduaren 21a
Informazio gehiagoSanto Tomas jaia egun bakar batean ospatu ohi da: abenduaren 21ean. Egun horretan, Donostia nekazari-azoka bihurtzen da, eta txistorra izaten da hango protagonista.
-

Olentzero eta Mari Domingi
2026ko abenduaren 24a
Informazio gehiagoOlentzero eta Mari Domingi Donostiara etortzen dira urtero abenduaren 24an, haur donostiarrek ikus ditzaten eta gutunak eman diezazkieten magiazko gau baterako desiraz beterik.
-

Errege Magoak
2027ko urtarrilaren 5a
Informazio gehiagoUrtarrilaren 6a ilusioz itxaroten dute milaka umek urtero, eta bezperan, urtarrilaren 5ean, Ekialdeko Errege Magoek Donostia bisitatzen dute, hutsik egin gabe.
-

Danborrada
2027ko urtarrilaren 20a
San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, hiri osoa antzaldatu egiten da 24 orduz, eta danbor eta barrilen tarrapata nagusitzen da nonahi, Raimundo Sarriegiren musikarekin batera.
-

Kaldereroak
2027ko urtarrilaren 30a
Informazio gehiagoJai honetan, kaldereroak Donostiara Inauterien iragarle etorri zirenekoa ospatzen da, otsailaren lehen larunbatean edota Kandelario egunaren (otsailaren 2aren) ondorengo larunbatean.
-

Inudeak eta Artzainak
2027ko urtarrilaren 31
Informazio gehiagoInude eta Artzainen festa Kandelario egunetik (otsailaren 2tik) hurbilen den igandean ospatzen da; gehienetan, Kaldereroen jaiaren biharamunean. Izenak dioen bezala, artzain eta inudeen konpartsa bat da, eta dantzan egiten dute, danborrariek eta garai bateko pertsonaiek Sarriegiren doinuak jotzen dituzten bitartean.
-

Inauteriak
2027ko otsailaren 4tik 9ra
Informazio gehiagoGure Inauterietan, elkarrekin ibiltzen dira Konpartsa Historikoak, Euskal Inauteri tradizionala eta konpartsa garaikideagoak.
-

San Juan Sua
2027ko ekainaren 23a
Informazio gehiagoSan Juan gaua gau berezia da munduko hainbat lekutan, orduan ospatzen baita udako solstizioa. Donostian, jarduera nagusi eta tradizionala Konstituzio Plazan egin ohi den dantza da, zuhaitz baten inguruan.
